Entries Tagged as 'Herri albisteak'

Zorionak Saregune!! APC-ko Chris Nicol sariaren finalean

Abuztua 30th, 2007 · No Comments

Hala Bediren egoitzatik 30 metrotara inguru beste gune libre bat daukagu begibistan, Saregune hain zuzen ere. Saregune elkartopaketarako gune bat da, orain dela bost urte sortua, non teknologia berrien erabilera sozial eta komunitario baten alde lan egiten den. Edonorentzako goizeko 10etatik gaueko 22ak arte ateak zabalik dituen txoko honetan Software librea soilik erabiltzen da. Gasteizko [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: BERRIAK · Herri albisteak

Jazza ere Gasteizko Gaztetxetik igaro da

Uztaila 19th, 2007 · No Comments

Aste hauetan Gasteiz jazz doinuetan murgilduta aurkitzen da, aste honetan hasi da Gasteizko Jazzaldia eta aurreko bi asteetan Jazzharrean Alde Zaharreko jazz jaialdiaz gozatzeko parada izan dugu. Gasteizko Gaztetxetik ere jazza igaro da, beste behin ere momentu hunkigarriak biziz Alde Zaharreko muinoan dagoen toki maitagarri eta berezi honetan. Pasadan ostiralean, uztailak 13, kristolako kontzertua ikusteko [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Arrosa · BERRIAK · Herri albisteak

Gasteizko jaietan, ENTXOSNATU!!

Uztaila 10th, 2007 · No Comments

TXOSNAK ABUZTUAREN 3AN, OSTIRALEAN, IREKIKO DIRA Gasteizko herri mugimenduko eragileek osatzen duten Txosnen Batzordeak atzoko egunez eman zuen Abuztuaren 3tik 9ra luzatuko diren Gasteizko Jaietarako antolatu duten musika programaren berri. Unibertsitateen gunean 14 txosna izango dira eta, iazko esperientzia bikainari jarraituz, karpa handia ere gozagarri izango da. Abuztuaren 3an, gaueko 23:00etan emango zaio hasiera Txosnen [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Arrosa · BERRIAK · Herri albisteak

Okupazioaren alde eta bazterketa sozialaren aurka Gasteizen

Maiatza 24th, 2007 · No Comments

Gasteizko Andra Mari Zuriaren inguruan egon da zalaparta! Alde batetik Gasteizko Gazte Asanbladakoak udaletxeko atzekaldeko balkoi batetik zintzilikatu dira Iruñean aurreko egunetan okupatzen egon direnei elkartasuna adierazteko. Ertzain ugariz inaguraturik egon dira momentu oro, hala ere ezin izan dituzte jaitsi. Itxaroteaz asperturik, ordubete baino gehiago pasa ondoren beren kabuz jaitsi dira bi gazteak. Jaitsi eta [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Arrosa · Herri albisteak

Gasteizko Geu euskal aldizkariaren 15. urtemuga

Maiatza 7th, 2007 · No Comments

Dagoeneko Arabako Geu aldizkariak 15 urte betetzen ditu. 1992an hasi ziren lanean eta honela zioten: “… gasteiztarrak gara (jaiotzez, lanbidez edota bokazioz, berdin dio!) eta euskaraz bizi nahi dugu. Horixe da kontua eta horixe izan da, azken batean, Geu. Eta erantsi beharrik ez dago, horrexegatik eta horrexetarako plazaratu nahi izan dugu eskuartean daukazun aldizkari hau… [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Arrosa · Herri albisteak

Agur Alonso agur

Apirila 27th, 2007 · 1 Comment

Gasteizko alkate denaren agurra gero eta gertuago dago. Azken urteetako Gasteizko udalaren kudeaketari buruzko abesti honek Alonso bere lekuan usten du. Arabako patroi San Prudentzioren jaietako “hit”-a izango dena duzue entzungai. Zabal dadila abestia! ENTZUN: [Audio clip: view full post to listen]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Audio Artxiboak · BERRIAK · Herri albisteak

NafaRRoaKo iRRati euSKaLduNen SaREa

Apirila 27th, 2007 · No Comments

  Gaur Nafarroako irrati euskaldunen sarea aurkeztu nahi dizuegu; Nafarroako Irratiak izenpean gauzatu dugun proiektua. Gaur plazaratzen dizuegun egitasmoa euskararen biziberritzearen alde egindako elkarlanaren ondorioa da. Nafarroa Garaian une honetan euskaraz dihardugun sei irrati gaude, Xorroxin, Beleixe, Esan Erran, Karrape, Aralar eta Euskalerria irratia. Bakoitzak lan esparru, zabalpen eremu eta oro har ezaugarri ezberdinak ditu, [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: BERRIAK · Herri albisteak · Irrati albisteak

Baztandarren Biltzarrrak badu afitxa eta aurpegia

Apirila 2nd, 2007 · No Comments

Baztandarren Biltzarrak jadanik aukeratu du 2007ko edizioa iragarriko duen kartela. Kartelaren izenburua “Ni behia, eta zu zer zara?” da eta bere egilea Siscu Simón Rivera (Manresa, 1.982). Sortzez eta bihotzez katalana, 21 urtekin Elbetera etorri zen bizitzera eta gaur egun Huarten bizi da nahiz eta Baztanekin oraindik harreman handia mantendu. Duela hiru urtetik Iruñeko BERMER&CO [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Arrosa · BERRIAK · Herri albisteak · Irrati albisteak

Nafarroako bertsolari txapelketa, xabier silbeira txapeldun

Martxoa 26th, 2007 · No Comments

4_silbeira2.mp3 Bertsolari Txapelketa gehien irabazi duen bertsolaria da Xabier Silbeira, bere bortzgarrena jantzi baitzuen Lur dantzalekuan. Ez zuen saio biribilik egin, puntuazioa ere aurrekoetan baino apalagoa lortu zuten ia bertsolari guztiek. Bukaeran, duela hamar urteko agur bera kantatu zuen, preso, iheslari eta sasian daudenei eskaini baitzien txapela Silbeirak. Dena den, Silbeirak agurreko 2. bertso bat [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: BERRIAK · Herri albisteak · Irrati albisteak

Erdiz bizirik! manifestazio, elizondon egin zen.

Martxoa 26th, 2007 · No Comments

  Erdiz bizirik! Eskatzeko sekulako manifestazio edo herria itzulia egin zen larunbatean (martxoaren 24ean) Elizondo herrian. Ehunen bat abelbururekin ,behi eta behorrekin, hasi zen herri itzulia. Izan ere 1500 abelbururen bazkatokia baita Erdiz. Leku babestu honetan (LIK) eta (ZEK), euskal herrian dagoen harrobirik haundiena egin nahi baita. Bukaeran, komunikatu bat irakurri zen Baztango Udaletxearen jarrera [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Arrosa · BERRIAK · Herri albisteak · Irrati albisteak