'Herri albisteak'

Erdiz bizirik! elkarrizketa eta manifarako deia

Martxoa 20th, 2007 · No Comments

PRENTSA AITZINEKOA. ERDIZ ALDEKO BATZARRA. Elizondoko Arizkunenea. 2007ko martxoaren 19, iluntzeko 8etan emandakoa. Azken aldi hontan Magnak Erdizko parajean harrobia egiteko duen egitasmoaren inguruan solas aunitz egin da. Karriketak jendearen artean kezka da nagusi eta Baztango udalak bere jarrera publikoki ez agertzeak ez du batere laguntzen bantandarrok dugun ezinegona baretzen. Erdizko Batzarrearen aldetik harrobiaren proiektua [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: BERRIAK · Herri albisteak · Irrati albisteak

Erdiz bizirik!

Martxoa 16th, 2007 · No Comments

               Erdiz bizirik! martxoaren 24ean eta atsaldeko 4etan manifestazioa. Elizondon. ( www.blogak.com/erdizbizirik/ ) Erdizen aldeko batzarra 2002 urtean sortu zen Erdizen harrobia egiteko zundaketak egiten hasi zirenean.Orduen kezka nagusitu zen zenbaitzun artean eta lanean ibili ginen udalak eta junta generalak, harrobiari ezezkoa eman arte. Hori lortuta, afera nahiko lasaitu eta ixildu zen.Azkeneko asteetan zalaparta berriz ere inguratu zaigu [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Audio Artxiboak · BERRIAK · Herri albisteak

AHTaren aurkako protesta Lezon

Martxoa 13th, 2007 · No Comments

Astearte goizean bi lagun igo dira Lezoko Euskal Herria plazan egiten ari diren garajeen garabira. Lezoko bizilagunen haserrea eta protesta eragin zuten garajeak hain zuzen Moyua enpresa ari da eraikitzen, eta Moyua enpresak AHTaren zati bat eraikitzeko asmoa ere badu. Garabira igotako bi lagunak goizeko 11:00ak aldera identifikatu ditu ertzaintzak, baina ez dute protesta amaitu  [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Elkarrizketa berriak · Herri albisteak

Oreretak 3,11: Azkenputz!

Martxoa 7th, 2007 · No Comments

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Oreretako Udalaren hizkuntza politika neurtu du. Gipuzkoan neurtu dituen herrien artean emaitza txarrenak lortu ditu Oreretak: 10 puntutik 3,11 bakarrik. Neurketaren emaitzak kezka handiz hartu dituzte herriko euskalgintzan diharduten eragileek (Euskal Herrian Euskaraz, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Udal Euskaltegiko langileak, Langaitz Ikastola, Orereta Ikastola eta Xenpelar AEK euskaltegia) Horregatik, neurketa azaltzeko [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Arrosa · Audio Artxiboak · Herri albisteak

Xorrots eta Fin Palestinari buruz

Martxoa 1st, 2007 · No Comments

Xorroxin Irratiko Xorrots eta Fin irratsaioan Oskarrek Izarori egindako elkarrizketa. Izaro Palestina ibilitako brigadista da eta hilean behin Palestinari buruzko kolaborazioak egiten ditu Xorroxin irratian. Gaurkoan Hamas eta Fatah Mekan sinatutako akordioari buruz, akordioaren ondotik AEBk eta Israelek agertutakoaz, eta oro har Palestinako gatazka eta Ekialde hurbileko bertze eragileen arteko loturei buruz mintzo zaigu Izaro.

[Irakurri gehiago →]

Atala: BERRIAK · Herri albisteak

Otsaila 15th, 2007 · No Comments

Hiru astian zihar, zapatuero emititzen dan “Zer entzuna” saiuan ostian (12.00-13.00), Abiadura Haundiko Trenan gaineko mahai-inguru bana eskinduko dogu. 13.15etan entzungo doguzen eztabaida interesgarrijok Algortako Koska irratijari esker lortu doguz. ** ARRAKALA IRRATIJA (Lekeitio) 107.7 FM Arrosa Sareko partaidia da, beste 20 irratikin batera. Hamen dogu webgunia: http://www.arrosasarea.org/bitakora/

[Irakurri gehiago →]

Atala: BERRIAK · Herri albisteak

Jaizkibelgo superportuak Oarsoaldea kolapsatuko du

Otsaila 12th, 2007 · No Comments

Aurreko ostiralean, otsailak 9,  egun horretan publikoa egin zen txostenari buruz aritu zitzaigun Jaizkibel Bizirik-eko kide bat. “Pasaialdearako Lurralde Antolamenduari eta Jaizkibelgo erabilera anitzeko korridoreari buruzko eskema eta hausnarketen inguruko dokumentua” du izenburu aipatu azterketak, eta Granadako Unibertsitateak, Kataluniako Unibertsitate Politeknikoak eta Euskal Herriko Unibertsitateak egin dute, Foru Aldundiak hala eskatuta. Foru Aldundiak publiko egin [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Audio Artxiboak · Elkarrizketa berriak · Herri albisteak

Hernaniko Gaztetxearen musika jaialdia

Otsaila 5th, 2007 · No Comments

Aspaldiko partez, eta harrigarria bazirudien arren, Hernanik Gaztetxe berria du. Kontrakantxa izena du eta polikiroldegiko frontoiaren alboan dago kokatuta. Lokala okupatu zenetik, Hernaniko Gazte Asanbladak hainbat ekimen burutu ditu bertan eta orain, Molotoff Irratiaren laguntzaz, lehenengo musika jaialdia antolatu du. Jaialdia larunbatean (otsailak 10) ospatuko da. Egitaraua: arratsaldean sagardo dastaketa (musikaz lagunduta) eta ondoren kontzertua; [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Herri albisteak

Bortzirietako 3 mendizale hil dira

Urtarrila 15th, 2007 · No Comments

xabier zubieta, luis mari pikabea eta xabier saralegi mendizaleen gorpuak, gaur astelehena, lurperatuko dituzte euren sorterrietan, Bera eta Lesakan. Oskar goñi, Beratarra eta irrati honetako esatariaren kronika bildu dugu. arrosako zerbitzarian duzue zintzilikaturik

[Irakurri gehiago →]

Atala: Arrosa · Audio Artxiboak · Elkarrizketa berriak · Herri albisteak

Presoen aldeko gose greba hasi da Oarsoaldean

Abendua 2nd, 2006 · No Comments

Urriaren 21az geroztik Amnistiaren Aldeko Mugimendua euskal presoen eskubideen alde Euskal Herrian zehar egiten ari den gose greba ibiltaria Oarsoaldera iritsi da gaur. Ostiraletako enkarteladaren ondoren hasi da gose greba eta abenduaren 9a bitarte luzatuko da, Caritasek Oreretako Goiko kalean duen lokalean. Oreretako Etxerat eta Amnistiaren aldeko mugimenduko kideak Zintzilik irratiko Erretegian izan genituen atzo. [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Arrosa · Audio Artxiboak · Elkarrizketa berriak · Herri albisteak · Soinu deiak