'Irrati albisteak'

Iruñerriari agur!

Urria 28th, 2008 · No Comments

  Poz haundiz ikusi dogu gure saio zehe hau Eguzki Irratiko parrillan (martitzen eguardiz, eta domeka-asteleheneko gabeko ordu txikixetan). Gaurko saiua beraz, sukaldeko bihargiñei nahiz fabrikako gabeko turnokuei eskindu detsegu: kontakizun futurista apokaliptiko bat, orgasmo kontuak, eta bertsiño kontuan… ¡mambo! (edo hobeto esanda: ¡samba!). Raffaella Carrá “A far l’amore comincia tu” eta Tony Holiday “Tanze [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Irrati albisteak

Aste honetako Aittitta Radugan

Urria 21st, 2008 · No Comments

  Aste honetan, Vaticano aldian ibilliko gara udako “vacatio”-en jatorrixa ezagutzen, eta whisky eta motozikleta latiñez zela esaten dan jakitzen. Jozulinek “sardiñian parabolia”-kin gaur egungo krisisa ederto azaltzen desku. Eta Azpeitiko Manuelak sardaua zela egitten zeben azaltzen desku bebai. Bertsiñuen jokuan, Brassens eta Duhalde dakaguz barriro. Oinguan, “95 pour 100″ eta “Hamarretatik zortzitan” kantu erotikuakin. [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Irrati albisteak

TXAPA IRRATIKO KONTZERTUAK

Urria 16th, 2008 · No Comments

Txapa irratiak urtean zehar antolatzen dituen kortzertuen barnean hurrengo kontzertuak hauek izango dira: Azaroak 29 Larunbata gaueko 23:00etatik aurrera ANESTESIA etaTaldiak izango ditugu Bergarako gaztetxian. ANESTESIA taldea 1998an sortu zen Zarautzen,20 urte daramatzate kaña ematen.Urte hauetan hainbat gorabehera eta partaideen aldaketak bizi izan dituzte .Gaur egun Mikel Kazalis (gitarra eta ahotsa) , Dani (baxua), Ibon [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Irrati albisteak

Aittitta Raduga against the machine

Urria 13th, 2008 · No Comments

  Aste honetan, Aittitta Raduga saioko kide bixak bere martxan segidu dabe. Kasu honetan, Eibarrespazioan ibilli dira batez be, eta negar eta abots sentsualen artian, bertsiño interesgarri bat destripau dabe. “Fight for your right (to party)”, Beastie Boys taldian kantu hipersarkastikua, euskal borrokilla askok iraultzailletasunan summum-tzat dakena (eta justo kontrakua dana). Jakizue behingoz zer diñuan [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Irrati albisteak

Maldito Aittitta Raduga

Iraila 22nd, 2008 · No Comments

  Zuen sukaldian infiltratzeko asmo zittalakin jo ta jo, aste honetan Einsteiñen mihiñan barri jakin dogu; eta usarixuen lantzian behingo absurdotasuna; eta batzutan uholde arraruak gertatzen dirazela (zapatillak, bilixak…). Bertsiño jokuan: Level 42 eta… Raphaeeeeellll.

[Irakurri gehiago →]

Atala: Irrati albisteak

Aste honetako Aittitta Radugan…

Abuztua 26th, 2008 · No Comments

Aste honetan, Aittitta Raduga saiuan garunak lauskittuko detsuguz. Koldo Ameztoien ipoin batekin hodietan geratuko gara; pentsauarezten gaittuen esaldixekin erasoko zaittugu gero; eta azkenik garunak pizkat freskatzeko, Patxi Traperon konturen bat edo beste beti dator ondo. Bertsiño jokuan: “Lehenagoko guraso zaharrak” Xabier Letena, eta “Les vieux” Jacques Brelena alderatuko doguz. ¡Oillo-popian azala jartzeko morokuak! ***** AITTITTA [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Irrati albisteak

¡Hava neranená venismejá!

Abuztua 18th, 2008 · No Comments

Aste honetan, gure saiua eminentemente musikala izango da. Danok dakigun modura, irrati esatari batek hau esaten daben bakotxian (irrati libre zein komertzialetan), benetan esan gura dabena da ez dabela denporarik izan saiua prestatzeko. Gu be gizakixak garala ikusi deizuen. Halan be, bertsiño jokua bai egin dogu (¿hau baiño gauza errez eta entretenigarrixagorik?). Horretara, aste honetan [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Irrati albisteak

Lehengo lepotik burua

Abuztua 12th, 2008 · No Comments

  Maitte doguz etymologiak. Aste honetako saiuan, gure eguneroko berbetan oso presente dagozen berben jatorri harrigarrixa ezagutuko dogu. Dub musika onakin lagunduta… ¡bai jateko gozua prestauko dabe zure sukaldeko lapikuak! ¡ha zelako ederto geratuko dirazen komuneko azulejuak! Bertsiño jokuan,  Aittitta Radugak euskal gizartearekin duen atxikimendua erakusten du beste behin ere: “Volando voy”(Camaron de la Isla [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Irrati albisteak

Euskaldun baten striptease identitarioa

Abuztua 4th, 2008 · No Comments

  UEU-k materixal interesgarrixa emoten dihardu aurten, eta gure saiotik eskerrak emoten detsegu. Gaurkuan be, Juan Kruz Lakastak emondako hitzaldi sonatuan inguruan oiñarrittu gara saiua osatzeko. Dibertigarrixa izatiaz gain, pentsau arazi izan gaittuana. Bertsiño jokuan, “Txoriburuak sokan” eta “Puppet on a string” alderatu doguz, Argoitia anai-arrebena eta Sandie Shaw britainiarrana hurrenez hurren. Aittitta Raduga eguastenetan [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Irrati albisteak

Aro illuna Aittitta Radugan

Uztaila 29th, 2008 · No Comments

Asko dakigu erromatarren sasoiko euskal herrittarretaz. Asko dakigu, be, IX gizaldi inguruko baskoi tribuetaz, eta gerora sortuko zeben Iruñeako eta Naparruako erresumei buruz. ¿Baiña zer gertatu zan V eta VIII mendien artian? Oin arte iñor gitxik irudikatu dau zelan bizi ziran gure arbasuak aro kaotiko horretan. Jurgi Quintanan blogetik jakin dogu Juan Jose Larreak egindako [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Irrati albisteak