Txapa irratiak urtean zehar antolatzen dituen kontzertuen barnean,eta aurten 25.urteurrena ospatzen ari garela eta, 3 kontzertu antolatu ditugu.
Urriak 3 Larunbata Capsula eta El Desvan del macho,Urriak 17 Larunbata Iñoren ero ni eta Erantzun eta azaroak 21 Larunbata Bizardunak.
'BERRIAK'
TXAPA IRRATIKO KONTZERTUAK
Iraila 29th, 2009 · No Comments
Atala: BERRIAK · Irrati albisteak
Txapa Irratia. 25 urte
Iraila 20th, 2009 · No Comments
Txapa irratiak 25 urte betetzen ditu aurten eta hau ospatu beharra dagoela uste dugulako txapada ederra sartuko dizuegu ikasturte honetan. 25 urte hauetan milaka ahotsek elikatu dute Bergarako Irrati Librea, eta 25 urte eta gero ahotsa berrien gosez dabil oraindik. Beraz badakizue Irratia egiteko gogorik baduzue, zerbait esateko, nahi duzuen musika jartzeko edo komunikabide masiboetako [...]
Atala: Arrosa
El Misteri d’Elx (monografiko bikotxa)
Uztaila 16th, 2009 · No Comments
Aittitta Raduga irratisaiuan asteroko emanaldixa bere lekuan dakazue, aste honetan ale baten faltan, bi: Askotan esaten da Xiberuako Pastoralak dirala Europako antzerki mediebalan azken arrastua. Ez da halan: gitxienez, beste bat dago Alacanten. 1450tik hona dokumentauta dago, eta urtero Elxeko eliza nagusixan antzezten da, Abuztuko jaixetan. Bere musika hipnotikua belaunaldiz belaunaldi transmitidu izan da, eta [...]
Atala: Arrosa
Tas-Tas Irratiak “Dzanga egin uhinetan!” kanpaina abiatu du
Ekaina 22nd, 2009 · No Comments
Tas-Tas uneoro garatzen ari den irrati libre eta komunitarioa dugu. Gero eta norbanako eta eragile gehiago Tas-Tasen entzun eta parte hartzeko aukera egiten dutela uste dugu,irrati espektroan freskotasuna eta kolore aniztasunaren ekarpena egiten dugulako, irrati ofizialen pentsamendu bakarra eta zaharkituaren aurrean, boterearekiko gero eta menpekotasun gehiago daukaten irratiek alegia. Gaur egun Tas-Tas Irratiaren baitan 90 [...]
Radugga beach party
Ekaina 10th, 2009 · No Comments
Doministikuka, ahuntzen modura, Libertario Coscojalesen istorixak entzun doguz, Mojinos Escoziosen doiñuekin. Bertsiño jokuan, “No se que hacer contigo”, Barricada eta Loquillo. Waliñon ipoiñetan, “Zaporea” dastatu dogu, Cheikh Lo-n musikiakin. Eta amaitzeko, Mª Rosario Mujika ordiziarrak kontau desku zela barre egitten zetsen kalian, basarriko hizketia egittiangaittik. Click To Play Aittitta Raduga. Interneten edonoiz entzungai: http://bitakora.arrosasarea.org Eta [...]
Atala: Arrosa
Muguruza anaien “yè-yè” iragan ezkutua
Maiatza 25th, 2009 · No Comments
Gaurko bertsiño jokua berezixa izan da: ezaguna da Kortatu talde irundarrak 60ko hamarkadako musikia askotan bertsioneau dabela, batez be ska jamaikarra. Ostera, ez da hain ezaguna Muguruzatarren ye-ye iragan ezkutua. Hegoaldian Los Mustang, Argoitia anai-arrebak edo Concha Velascokin dantzan ibiltzen giñan bittartian, irundarrak Iparraldeko eragiñak jasotzen zittuezen eten barik: halan, France Gall, Françoise Hardy… eta [...]
Atala: Arrosa
¡Gora virusak!
Maiatza 18th, 2009 · No Comments
Gaurkuan virusei eskerrak emon biharrian gagoz: Niko eta Oierrek saiua etxetik erdi-prestauta ekarri bihar izan dogu eta beraz askoz be nasaixago ibilli: Athanasius Kircher josulagun espabillaua eta Sandro “Kupeltxotarra” ezagutu doguz pizkat; Josu Waliñon “Ahoa zabaldu” mikroipoiña; Lluis Llach-en autobertsiño zirraragarri bi entzun doguz dogu “Encara” eta “Venim del nord, venim del sud”. Eta azken [...]
Atala: Arrosa
Anda jaleo jaleo…
Maiatza 11th, 2009 · No Comments
Aste honetako saiuan, Josu Waliñon ipoin bat ekarri dogu, mahoiz janztera kondenatutako jevi zumaiarrana. Txindurrizaliak garanez, Fogonazos blogetik kontu honekin lotutako beste gai bat komentau dogu: txindurri alperrena. Kantu herrikoi espainiar baten hiru bertsiño desbardin ezagutu doguz: El Vito edo El quinto regimiento (Pekenikes, Vice Mendoza eta JL Cuadrado). Amaitzeko, Benita Eizagirre Zarautzeko basarrittarra entzun [...]
Atala: Arrosa
www.behikaka.com, Xorroxin Irratiko zozketa berezia
Apirila 28th, 2009 · No Comments
Uztailaren 26an zozketa handi bat eginen dugu. Zozketa berexia izanen da, polita, umoretsua eta erakargarria. Xorroxin irratiaren egoitza parean dagoen belaian burutuko da zozketa, erran bezala Uztailaren 26an, igandearekin atsaldeko 5etatik aitzinera. Belaia 4000 laukitxotan banatuko dugu. Bakoitzak 50×50 zentimetro izanen ditu. Guztira 50 lerro eta 80 zutabe. 4000 laukitxo hauek salgai jarriko dira, boleto [...]
Atala: Arrosa
Barrez
Apirila 14th, 2009 · No Comments
Florence Foster Jenkins oin dala 100 urteko friki mediatikua; tono bardiñian etorri da musikia be: “El chorro de voz” (Aceves Mejia), “El tio calambres” (Luis Aguilé), “The woody woodpecker song” (Andrew sisters & Danny Kaye) eta, bertsiño jokuan “Baby elephant walk” (Henry Mancini / Dave Grusin). Bergarako euskalkixa entzun dogu amaitzeko, Juan Lonbidek soluen bedinkaziñuen [...]
Atala: Arrosa · Irratiak · Soinu deiak