Entries Tagged as 'Irratiak'

IkimilikiliKlik 25 urte Zintzilik

Urria 5th, 2009 · No Comments

Urriaren 10a aukeratu dugu Zintzilik Irrati eta Errenteriko Musika Taldeen Elkarteak (EMTE) gure urtemugak ospatzeko. Zintzilik irrati libreak 25 urte beteko ditu aurtengo denboraldian, eta EMTEk 18 urte… eta hau ongi ospatu behar da! Ehundaka herritar pasa dira Zintzilik eta EMTEtik urte hauetan, eta larunbateko jaia hasierako, betiko eta oraingo lagun guztiekin ospatu nahi dugu.  [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Irrati albisteak · Irratiak · Soinu deiak

Irailaren 14an, Kaleko Bentanieko denboraldi berria

Iraila 8th, 2009 · No Comments

Irailaren 14an Kaleko Bentanie Tas-Tas Irratiko euskarazko magazina Bilboko irrati libre honen uhinetara itzuliko da. Bere 5. urtean magazin honek hasieratik izandako osagaiekin jarraituko du: aktualitatearen errepasoa, gizarte eragileei ahotsa eman eta gai ezberdinen inguruko atalak. Adibidez, 35mm atalean zinemaren ikuspuntu ezberdina plazaratzen dute magazin honetan, Jaxone Usandizaga irratiko kolaboratzailearen eskutik. Hitzen Bentanie literatura kritikoaren [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Irratiak

Tas-Tas Irratiak “Dzanga egin uhinetan!” kanpaina abiatu du

Ekaina 22nd, 2009 · No Comments

Tas-Tas uneoro garatzen ari den irrati libre eta komunitarioa dugu. Gero eta norbanako eta eragile gehiago Tas-Tasen entzun eta parte hartzeko aukera egiten dutela uste dugu,irrati espektroan freskotasuna eta kolore aniztasunaren ekarpena egiten dugulako, irrati ofizialen pentsamendu bakarra eta zaharkituaren aurrean, boterearekiko gero eta menpekotasun gehiago daukaten irratiek alegia. Gaur egun Tas-Tas Irratiaren baitan 90 [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Arrosa · Irratiak

Barrez

Apirila 14th, 2009 · No Comments

Florence Foster Jenkins oin dala 100 urteko friki mediatikua; tono bardiñian etorri da musikia be: “El chorro de voz” (Aceves Mejia), “El tio calambres” (Luis Aguilé), “The woody woodpecker song” (Andrew sisters & Danny Kaye) eta, bertsiño jokuan “Baby elephant walk” (Henry Mancini / Dave Grusin). Bergarako euskalkixa entzun dogu amaitzeko, Juan Lonbidek soluen bedinkaziñuen [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Arrosa · Irratiak · Soinu deiak

Badatoz ixilduen olatuak uhin libreetara!

Abendua 26th, 2008 · No Comments

Ixilduak bazterrean itxitxa, historixa ahaldunek idatzi dabelako, ixilduen historixak berak ematen dosku, hain zuzen be, irratsaio hau eta beste hamaika ekimen aurrera eroateko gogua eta indarra. Indar eta gogo hori, olatu formatuan astero plazaratzen saiatuko gara.Olatuak, lekitton, euskal herrixan, eta munduan, edozein tokitxan daozenez horrexegaitxik hartu dogu olatu formatua eta ixena. Holan ba, perspektiba internazionalista, [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Arrosa · Irratiak

Bihartik aurrera Oreretako Zintzilik Irrati Librea berriz martxan izango da

Azaroa 21st, 2008 · No Comments

Orain dela urte eta erdi antolakuntza arazoak zirela medio zuzeneko emisioak etetea erabaki genuen Oreretako Zintzilik Irratian. Irratiaren funtzionamendua berrantolatu beharra zegoen, eta horretan aritugara denbora honetan: asanbladaren egoera aztertu, lan taldeak sortu,tresnak eta azpiegitura berritu, autogestioarekin nola aurrera eginaztertu, … Eta orain uhinetara itzultzeko ordua iritsi zaigu, eta ikaragarrizkogogoarekin hasiko gara berriz ere martxan. [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: BERRIAK · Irrati albisteak · Irratiak

ABIAN EGUZKI IRRATIKO 08-09 IKASTURTE BERRIA

Azaroa 6th, 2008 · No Comments

Eguzki irratiak, aurtengo abenduan Nafarroako dialean 26 urteko bizi iraupena beteko duen Iruñeko irrati librea, hilabete honetan nobedadeekin eman dio hasiera 08-09 irrati-ikasturte berriari. Birgaikuntza laneko zenbait urteren ondoren, azkenean irrati-etxea Nabarreria kaleko bere lokal historikoetara itzuli da. Hauek estudio berri eta teknologia berriztatzaileak dituzte, zeinek epe ertainera herri egitasmo komunikatibo berritzaile honek dituen beharrak [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: BERRIAK · Irratiak

Bihotz Bakartien Kluba, Kaleko Bentanien

Urria 29th, 2008 · No Comments

Bihotz Bakartien Klubak poemak kantak bihurtu ditu azken urteotan. Larunbat honetan, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian, proiektu honetan ibili direnek bere azken kontzertua emango dute. Bertan gonbidatu bereziak egongo omen dira.  Kaleko Bentanien (Tas-Tas Irratian, astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 17etatik 18ak arte) proiektu honen partaidea den Gotzon Barandiaranekin hitz egingo dute.

[Irakurri gehiago →]

Atala: Irratiak

Animatu Tas-Tasen parte hartzera!

Urria 14th, 2008 · No Comments

Tas-Tas Irrati Libreak beste denboraldi bati hasiera eman dio. Uhinetan ea 17 urte emititzen egon gara. Azken boladan, euskararen presentzia areagotu egin da: astelehenetik ostiralera, Kaleko Bentanie euskarazko magazina badaukagu, baita Arrosa Irrati Sareatik jasotako irratsaio mordoxka ere. Aurten, euskararen presentzia hori handitu nahiko genuke. Beraz, proposamenaren bat baldin badaukazue irratian parte hartzeko eta euskaraz [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Irratiak

Kaleko Bentanieko denboraldi berria

Iraila 10th, 2008 · No Comments

Udaostean indarberrituta itzulita, Kaleko Bentanieko kideok (Tas-Tas Irratiko euskarazko magazina) denboraldi berriari ekingo diogu. Aurrekoetan bezala, astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 17etatik 18ak arte egongo gara, eta aurrekoetan bezala, denboraldi honetan ere gizarte mugimenduek antolatzen dituzten ekitaldien berri ematen saiatuko gara, baina beste osagaiak ere egongo dira: ikerkuntza (Ahoztar Zelaieta kriminologoaren eskutik), zinema, literatura, umorea… eta askoz [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Irratiak