Bizkaiko SOS Arrazakeriaren Adin Txikiei buruzko Batzordeak, Maiatzak 12, 13 eta 14an Bilboko San Francisco Udaltegian ospatuko diren jardunaldiak antolatu ditu, “Adin txikiko etorkinak ere, gureak”, lelopean. Jardunaldi hauen bidez, SOS Arrazakeriko kideek Bizkaian bizi diren senide gabeko atzerritar adingabekoen bizi egoera zabaldu eta ezagutu nahi dute.
Kaleko Bentanien (Tas-Tas Irratian, astelehenetik […]
Entries Tagged as 'Irratiak'
Adin Txikiko Etorkinei buruzko Jardunaldiak, Kaleko Bentanien
Maiatza 7th, 2008 · No Comments
Atala: Irratiak
Arantxa Urkaregi, Kaleko Bentanien
Apirila 24th, 2008 · No Comments
EHUko hainbat irakaslek “unibertsitate ereduaz eztabaida zabaldu” nahi dute. Iñaki Antiguedad, Xabier Isasi, Arantza Urkaregi eta EHUko beste 17 irakaslek “unibertsitate ereduaz eztabaida zabaldu” nahi dutela iragarri dute ostegun honetan, Leioan egindako agerraldian. Iragarpen honen inguruan egingo dugu berba ostiral honetako Kaleko Bentanien (Tas-Tas Irratian, astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 5etatik 6retara) Arantxa Urkaregi berarekin.
Atala: Irratiak
Kukutza Gaztetxearen 10. urteurrena, Kaleko Bentanien
Apirila 23rd, 2008 · No Comments
Bilboko Errekalde auzoan kokatuta dagoen Kukutza Gaztetxeak bere 10. urteurrena ospatuko du Maiatzaren 17an. Hori ospatzeko, gaztetxe honetako kideek kontzertuak, herri olinpiadak, herri bazkariak, poteoak, kalejirak… antolatu dituzte. Ostegun honetako Kaleko Bentanien (Tas-Tas Irrati Librean, astelehenetik ostiralera, arratsaldeko bostetatik seiretara) Kukutza Gaztetxeko kide batekin egingo dugu berba.
Atala: Irratiak
Amnistiaren aldeko Mugimenduaren aurkako epaiketa, Kaleko Bentanien
Apirila 16th, 2008 · No Comments
Hilaren 21an, Madrilgo Entzutegi Nazionalean, Amnistiaren aldeko Mugimenduaren aurkako epaiketa hasiko da. Epaiketa honetan 27 lagun daude auzipeturik. Kaleko Bentanien (Tas-Tas Irratian, astelehenetik ostiralera, arratsaldeko bostetatik seiretara), epaiketa honetaz egingo dugu berba ostegun honetan.
Atala: Irratiak
Urtzi Urrutikoetxea eta Euskal PEN Kluba, Kaleko Bentanien
Apirila 10th, 2008 · No Comments
Pasa den asteburuan, idazleen PEN mundu-erakundeak Writers in Prison Committee-ko (Idazle Presoen Batzordea, WiPC) urteko bilera burutu zuen Eskoziako Glasgow hirian. Urtzi Urrutikoetxea eta Lutxo Egia Euskal PEN Klubeko batzordekideak Egin eta Egunkaria auzien egungo egoeraren berri eman zuten eta, zehatzago, 10na urteko kartzela zigorra jaso duten Jabier […]
Atala: Irratiak
Emakume gazteon asanblada, Kaleko Bentanien
Apirila 7th, 2008 · No Comments
Aurten Euskal Herrian burutuko diren IV. Jardunaldi feministak izango dira eta hauen harira kolektibo ezberdinetako emakume gazteak bildu dira borroka feministan beraien ekarpena zehazteko asmoz. Jardunaldietan parte hartzeaz gain, emakume gazteak biltzearen beharra ikusi dute, beraien egoerari buruz aritzeko eta feminismoa nola bizi duten beraien artean konpartitzeko. Hori aztertzeko emakume gazteon asanblada bat antolatu dute apirilak […]
Atala: Irratiak
Eguzki Irratiko Festa, Kaleko Bentanien
Martxoa 27th, 2008 · No Comments
Eguzki Irratiak, Iruñerrirako emititzen duen irrati librea, joan den abenduaren 15ean bete zituen 25 urteak ikasturte honetan zehar ospatzen jarraitzen du.
Hau dela eta, hurrengo martxoaren 29an 23etatik aurrera Leitzako gaztetxean Eguzki Irratiak, 25 urte festa ospatuko du, bertan JO TTA KUN-BRIGADISTAK txalapartariak, Iparraldeko MAK hip-hop taldea eta Iruñeako LEHIOTIKAN taldeek parte hartuko dute, […]
Atala: Irratiak
EGUZKI IRRATIKO 25 URTE FESTA
Martxoa 18th, 2008 · No Comments
Eguzki irratiak, Iruñerrirako emititzen duen irrati librea, joanden abenduaren 15ean bete genituen 25 urteak ikasturte honetan zehar ospatzen jarraituko dugu.
Arrazoi honengatik hurrengo martxoaren 29an 23etatik aurrera Leitzako gaztetxean Eguzki irratia, 25 urte festa ospatuko dugu, bertan JO TTA KUN-BRIGADISTAK txalapartariak, Iparraldeko MAK hip-hop taldea eta Iruñeako LEHIOTIKAN taldeek parte hartuko dute, ezustekoren bat […]
Atala: Arrosa · BERRIAK · Irratiak
Argitan Zentroak antolatutako kanpainaren inguruko elkarrizketa, Kaleko Bentanien
Martxoa 4th, 2008 · No Comments
Martxoak 8 Emakumearen Aldeko Munduko Eguna dela eta, Argitan Barakaldoko Emakumea Laguntzeko Zentroak kanpaina bat antolatu du “BERDINTASUNA hitza baino gehiago izan dadin, lan prekarietateari stop” lelopean. Honen barruan, Giza Baliabideen Gida aurkeztuko dute. Gida hau beraien zentroan banatuko dute, baina baita gainerako gizarte eragileen egoitzetan (auzokideen elkarteak, sindikatuak, kultur […]
Atala: Irratiak
Jon Gerediaga eta Palestinako egoera, Kaleko Bentanien
Otsaila 26th, 2008 · No Comments
1975.urtean jaio zen Jon Gerediaga Bilbon. Ama lekitxarra eta aita bilbotarra ditu. Nerabezaroan zenbait irakasleen eraginez poesia idazten hasi zen. Antzerkia idaztea Lipus eta bere lehengusu eta Antzerkiolako kide den Alexi zor die. 2004 urtean, “Fitola balba karpuki tui” bere lehengo poesia liburua argitaratu zuen Pamielak. Kaleko Bentanien (Tas-Tas Irrati […]
Atala: Irratiak