Entries Tagged as 'Irratiak'

Interneten bidezko emisioa berriro martxan

Urtarrila 12th, 2008 · No Comments

Azken asteotan zenbait arazo tekniko eduki ondoren, Tas-Tasen berriro martxan daukagu zuzeneko emisioa. Entzun nahi izanez gero, Arrosako bitakoran eskuineko aldean lotura aurki dezakezue.

[Irakurri gehiago →]

Atala: Irratiak

Las Cortes Bilboko auzoari buruzko liburuaren aurkezpena, Kaleko Bentanien

Abendua 26th, 2007 · No Comments

Asteazkeneko Kaleko Bentanien (Abenduaren 26an), Txema Uriarte GITE-IPES eko kidea gurekin izango dugu. Berak, Arturo Izarzelaiarekin batera, “El Barrio de las Cortes. Una historia de la palanca bilbaina” liburua idatzi du. Duela aste gutxi GITE-IPESek liburu hau kaleratu egin du. Liburu honetan bere momentuan auzo horrek bizi izandako egoera islatu eta aztertu egiten da, 80. [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Irratiak

Mundubat elkarteak antolatutako ekimena, Kaleko Bentanien

Abendua 18th, 2007 · No Comments

Garapen eza, pobrezia estrukturala, desberdintasun sozioekonomikoak, genero bazterkeria, lurren okupazioa, naturaren suntsipena, ekonomiaren globalizazioa eta erregimen totalitarioak egotea bada gatazken sorburu. Eta giza eskubideak urratzea bada gatazken ondorio nagusia, Mundubat erakundearen ustez. Mundubat erakundeak gatazkaren ikuspegi desberdina azaleratu nahi du, Pakearean alde jo eta ke eta Sahara No se Vende dokumentalak pantailaratuz. Horren ondoren, Bakerako [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Irratiak

Abendua 3rd, 2007 · No Comments

AtaramiƱe kultur elkarteak, dagoeneko 6 urte daramatza euskal errepresaliatu politikoen lanak argitara ematen. Aurten ere, urtero bezala, hutsik gabe, errepresaliatu politikoek sortutako hiru liburu argitaratuko ditu Durangoko azokan. Aurten, berrikuntza gisa, disko ere bat kaleratuko dugu. Errepresaliatu politikoen poemetatik abiatuta sortutako kantuez osaturik, euskal musikagintzan aritzen diren musikari zein kantari ezagun ugarik parte hartu du [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Irratiak

Martin Barriusorekin elkarrizketa, Kaleko Bentanien

Azaroa 28th, 2007 · No Comments

Kaleko Bentanien (Tas-Tas Irrati Libreko euskaraz egindako magazina), asteazken honetan, Pannagh elkarteko Martin Barriuso bozeramaile ezagunarekin egingo dugu berba. Aste honetan, Pannagh elkarteak Ertzaintzak errepideetan erabiltzen dituen drogen kontsumoko azterketak kritikatuz, prentsa oharra atera zuen. Bertan, besteak beste, Ertzaintzak erabilitako test-ak fidagarriak ez direla, legezko oinarria ez dutela, eta ziurtasun juridiko eza eragiten dutela esaten [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Irratiak

Zeuk daukazu giltza jardunaldien balorazioa, Kaleko Bentanien

Azaroa 13th, 2007 · No Comments

Pasa den larunbatean, azaroaren 10an, Errekaldeko Kukutza Gaztetxean, zenbait gazte elkartek antolatutako Zeuk daukazu giltza topaketak burutu ziren. Bertan gazteok pairatzen duten arazorik larrienetakoa aztertu zuten: etxebizitza hain zuzen ere. Topaketa hauen balorazioa eduki ahal izateko, antolatzaile batekin egingo dugu berba gaurko Kaleko Bentanien.

[Irakurri gehiago →]

Atala: Irratiak

Deabruak Teilatuetan eta Azaro Libertarioa, ostiraleko Kaleko Bentanien

Azaroa 8th, 2007 · No Comments

Ostiralean goizeko hamabietan Bilbon, Deabruak Teilatuetan taldeak “1973″ bere azken diska aurkeztuko du. Bonberena Ekintza disketxeak argitaratu du diska hau. Deabruak Teilatuetan taldeko kideak azken urteetan taulagainetik urrun egon dira baina elkarren artetik gertu. Itzulera baino berriro ekin diote bideari. Diskoari 1973 izena jarri diote urte hartan jaio zirelako (kantuan hainbat aipamen egiten dira beraien [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: BERRIAK · Irratiak

Hedabide Komunitarioen Nazioarteko Topaketak

Urria 29th, 2007 · No Comments

Zenbait hedabide komunitarioetatik etorritako 150 pertsona baino gehiago egongo dira Bilbon,REMC-k (Hedabide Komunitarioen Estatuko Sarea) deituta. Tas Tas Irrati Librea ekimen honen anfitrioia eta antolatzailea izango da.   Topaketak Azaroaren 23, 24 eta 25ean Bilboko Aterpetxean eta Lan Ekintzaren Enpresaldeko ondoko eraikuntzan izango dira. Beste ekimen batzuk hiriko zenbait lekutatik banatuko dira. Hedabide Komunitarioen Estatuko [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Irratiak

Hala Bediko programazio berria aurkezteko jaia eta eskubide sozialen aldeko ekintza Kaleko Bentanien

Urria 25th, 2007 · No Comments

Larunbat honetan, Urriak 27, Hala Bedi Irratiak bere parrilla berria aurkezteko jaia antolatu du Hala Bedi Tabernan. Hori dela eta, Hala Bediko kide batekin egingo dugu berba biharko Kaleko Bentanien (5etatik 6retara egiten dugun euskarazko magazina) Horretaz gain, San Frantziskoko auzoan etxebizitzari buruzko jardunaldietan Madrilgo Gobernuko Etxebizitzaren Idazkari Orokorra, Javier Ramos, egongo dela aprobetxatuz, mileuristak [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Irratiak

AHTaren aurkako kontzientzia eragozpeneko kanpainari buruzko elkarrizketa, biharko Kaleko Bentanien

Urria 21st, 2007 · No Comments

Astelehen honetako Kaleko Bentanien (astelehenetik ostiralera arratsaldeko bostetatik seiretara Tas-Tas Irrati Librean emititzen den magazina) larunbat honetan Boluetan aurkeztutako Abiadura Handiko Trenaren aurkako kontzientzia eragozpeneko kanpainari buruz egingo dugu berba. Horretarako ekimen hau aurkeztu zuen pertsona bat (magazinaren kolaboratzailea ere dena) gurekin izango dugu: Marta Luxan. Berak azalduko dizkigu ekimen honen helburuak, arrazoiak eta ezaugarri [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Irratiak