Ostegun honetan, Urriak 18, Tas-Tas Irrati Librean (FMko 97an) egunero emititzen den Kaleko Bentanie magazinean Gabirel Ezkurdia nazioarteko harremanetan adituarekin hitz egingo dugu. Berak Urriaren 18, 19 eta 20an burutuko den “Malmasineko eta Bilboko 1199ko Heroi Nafarrei Omenaldia” ekimena aurkeztuko du. Ekimen honetan, besteak beste, Bizkaia Nafarroa Osoko Herrialdea dela aldarrikatuko da. Hain zuzen ere, [...]
'Irratiak'
Gabirel Ezkurdia, Kaleko Bentanien
Urria 17th, 2007 · No Comments
Atala: Irratiak
Tas-Tas Irrati Librean podcast egiten hasi gara
Urria 6th, 2007 · No Comments
Tas-Tas Irratiko web orrian atal berria zabaldu dugu: podcast-a. Podcast hauetan aste bakoitzan irratian emititutako eduki ezberdinak sartuko gara, laburpen gisa. Gaurko lehenengo podcast honen edukiak hauek dira: SOS Arrazakeria elkarteko Zuriarekin egindako elkarrizketa, Bilboko abokatu baten aurka hasitako epaiketa dela eta. Gazte Termometroa ekimenaren antolatzaile batekin izandako elkarrizketa. Lan prekarietaren kontra antolatutako Via Crucis-a [...]
Atala: Irratiak
Gabi Basañez euskaltzalea Kaleko Bentanien
Urria 4th, 2007 · No Comments
Ostegun honetako Kaleko Bentanien (Tas-Tas Irrati Librean, arratsaldeko bostetatik seiretara), Gabi Basañez euskaltzalearekin egingo dugu berba. Gabi 1994tik hona darrai epaiketetan euskaraz soilik berba egin ahal izatea exigitzen. Hori dela eta, gaur goizeko 9:45etan epaitua izan da. Berak bizi izandako experientzia kontatuko digu, eta baita Euskal Herrian egon eta egongo diren antzeko kasuak. Horretaz aparte, [...]
Atala: Irratiak
Astelehenean, Kaleko Bentanieko hasiera
Iraila 28th, 2007 · No Comments
Kaleko Bentanie duela ea hiru urte sortutako proiektua dugu, Tas-Tas Irrati Librean genuen euskarazko programazioa areagotu eta hobetzeko asmoz. Hiru urte hauetan bai parte hartzen duen jendea eta baita ordutegiaren aldetik aldaketa dezente izan ditugu. Astelehen honetan, Urriak 1, Tas-Tas Irrati Librean Kaleko Bentanieko edizio berria hasiko da. Aurten egunero egingo dugu saioa, astelehenetik ostiralera, [...]
Atala: Irratiak
Ikasturte hasiera Tas-Tas Irratian
Iraila 22nd, 2007 · No Comments
Beste behin ere, Tas-Tas Irratian ikasturte berria hasteari ekiten diogu. Aurten, aurreko urteotan bezala, gure aurrean erronka berriak eta ez hain berriak ditugu. Besteak beste, aurten izango dugun helburu garrantzitsua gure programazioan euskarak duen presentzia areagotzea izango da. Horregatik, Urriaren 1etik aurrera Kaleko Bentanie magazina berriro egunero egingo dugu, arratsaldeko bostetatik seiretara. Arrosatik hartutako saioek [...]
Atala: Irratiak
UDAN ERE EGUZKI IRRATIA
Ekaina 27th, 2007 · No Comments
Eguzki irratian udan ez ditugu oporrak hartuko eta hurrengo uztailaren 2an udako hilabetetan zehar izango dugun irratsaioen zerrenda berri bati hasiera emango diogu, iaz egin genuen bezala, eta urrian hasiko den 07/08 irrati-ikasturteari jarraipena emango diona. Beraz, uztaila, abuztua eta irailean zehar, programazioa honela egituratuko da, astelehenetik ostiralera berezko irratsaioen bat izango dugu goizeko 8:30etatik [...]
Atala: Arrosa · BERRIAK · Irrati albisteak · Irratiak
Mintegia: Irratigintza alternatiboaren erronka berriak, Irrati Libreak eta gizarte eta lege aldaketak aurrez aurre
Maiatza 11th, 2007 · No Comments
Tas-Tas Irrati Libreak mintegia antolatu du Ekainaren lehenengo astebururako. Mintegia antolatu dugu, gure ustez, gaur egun irrati libreek bi erronka ditugulako; batetik, datozen lehiaketetan legalak izatea, hauetan administrazio autonomikoek emango dute zenbait irrati-frekuentzia eta bestetik, telekomunikazio estatuko lege berriak, besteak beste, irratiz emititzeko gunerik emango duen zalantza izatea. Honek guztiak, guztiz bestelakoa den gizarte batean [...]
Atala: Irratiak
Komunikazioaren 3. sektoreak jokoz kanpo jarraitzen du
Maiatza 4th, 2007 · No Comments
Gaur Maiatzaren 3an, Prentsa Askatasuneko Munduko Egunean, komunikabide askok munduan zehar dauden eskubide honen bortxaketen berri emango dute. Baina zaila izango da hementxe bertan burutzen diren adierazpen askatasunaren murrizketen aipamenik aurkitzea. Eta egon badaude. Oso larria baita komunikazio lanagatik norbait ixilaraztea, are larriagoa eskubide unibertsala sistematikoki, egunero eta etengabe urratzea.
Atala: Irratiak
Ut queant laxis
Apirila 2nd, 2007 · No Comments
“Ut queant laxis” edo “Hymnus in Ioannem” erritual kristauetan Donibaneri eskindutako himno zahar bat da, kantu lauz eginda. Erromako eliza katolikuan, himno hau San Juan bezperan kantatzen da, Ekaiñan 24ian, eta 3 parte dakaz: “Ut queant laxis” bezperak dira, “Antra deserti” maitiñak eta “O nimis felix” lautak. Berbak VIII mendian Paulus Diaconus friuliarrak idatzittakuak dira. [...]
Atala: Irratiak
Diasporako euskal irratikidiak
Otsaila 8th, 2007 · No Comments
Gaur eguneko baliabidiekin, Arrakala Irratijak munduko euskaldunekin hartuemon bat baiño gehijago izan dittu azkenaldijan. “Fitxak” proiektuan kolaboratu izan dogu Argentinako euskaldunekin, euskal kulturia zabaltzeko ekimen baten (mikro-irratsaiuak). Eta diasporan, ba dira gure moduko euskaldun irratizaliak. Tokijan tokiko hizkuntzan dira normalian, eta hor beheian ipintzen dogu erreferentzijia (ordutegija bertakua da): “Zenbakaitz” irratsaiua Entre Ríoseko Euskal Etxea [...]
Atala: Irratiak