Gaur, maiatzak 15, Nakba eguna edo Palestinarren hondamendi eguna da. Hori dela eta, gaurko saioan Palestina herria izan dugu protagonista. Hasteko, Palestinan gertatu berri diren kontuk ekarri ditugu. Ondoren, Mousa Abu Mariak Euskal Herrian, eta kasu honetan, Hala Bedin egindako bisita aprobetsatuz egindako elkarrizketa izan dugu. Bera Beit Ommar herrikoa da eta bereziki herritarren erresistentzia [...]
'A Desalambrar'
Adesalambrar120515-NAKBA eguna
Maiatza 16th, 2012 · No Comments
Atala: A Desalambrar
A Desalambrar irratsaioa 2012-04-17
Apirila 19th, 2012 · No Comments
A Desalambrar irratsaioaren saio berria. Palestinako preso politikoen gose greba eta irrati legedia aipagai aste honetan.
Atala: A Desalambrar
Martxoa 28th, 2012 · No Comments
Gaur Palestina aldetik hasi dugu bidaia. Marwan Barghoutik herri erresistentzia mugimendu handi baten deia egin du; Galizian berriz, Auzitegi nazionalak “terrorismoa” egotzi die Resistentzia Galegako sei kideri; PPk lehen aldiz irabazi du Andaluzian, baina gehiago osorik gabe, Asturiasen PSOE gailendu da; Lanaren Nazioarteko erakundearen txosten batek proiektu erraldoiek jatorrizko herriengan duen eragina jaso du ; [...]
Atala: A Desalambrar
Adesalambrar-2012/03/13
Martxoa 13th, 2012 · No Comments
Gaurko Adesalambrar irratsaioan, askotan egin ohi dugun bezala herrialde ezberdinetatik egin dugu bidaia, eta leku horietatik berriak ekarri ditugu gurera. Israel eta ekintzaile palestinarren su-etenetik hasi, eta Afganistan aldetik etorri zaizkigun heriotz soinuetara, Bereberreak Marokon izaten ari diren liskarrak, eta El Salvadorreko hauteskundeak aipatu ditugu eta azkenik, Kataluniatik 2014an independentzia erreferenduma egiten saiatuko direla. Ondoren [...]
Atala: A Desalambrar
Adesalambrar-2012/03/06
Martxoa 6th, 2012 · No Comments
Asteko kronikarekin hasi dugu saioa eta ondoren elkarrizketa izan dugu. Gaur iluntzeko 19:00etan Bilbon egin den elkarretaratzearen inguruan eta arrazoiaren inguruan izan da (Colombiako biktimen eskubideen alde eta lurren leheneratzearen alde). Bukatzeko Txente Rekondok kolaborazioa egin digu. Berak Iran eta Errusiako hauteskundeeen inguruan eta beste kontu batzuen inguruan hausnarketa egin digu.
Atala: A Desalambrar
Adesalambrar-2012/02/28
Martxoa 1st, 2012 · No Comments
2012ko otsailaren 28ko Adesalambrar irratsaioan Diego Cañameroren elkarrizketa izan dugu (Info 7tik hartuta) eta ondoren Gasteizen Sahar Francis, Addameer erakundeko kideak emandanko hitzaldia itzuli dugu.
Atala: A Desalambrar
2012ko Euskal Herriarekin Elkartasun Astea
Otsaila 15th, 2012 · No Comments
Aurtengo Euskal Herriarekin Elkartasun Astea ate joka dugula eta adesalambrar irratsaioan Askapenako kide bat izan genuen. Azaldu zigunez ekimenak Euskal Herriaren “ahotsa eramatea” du xede. Otsailaren 18 eta 26 artean burutuko dira ekintzak Europa eta Ameriketako herri eta hiri ezberdinetan. Hitzaldi, mahai inguru, pelikula proekzioak, manifestazioak, jaialdiak.. hamaika modutan helaraziko diote gure herriari elkartasuna. Dinamika [...]
Atala: A Desalambrar
