Oreka galtzen dudanean etzan egiten naiz. Nahikoa da laino bakar bat teilatu hauek gerizpetan uzteko. Etzanda gogoratzen ditut ondoen ahaztu nahi nituzkeen denak. Hari fin bat da pentsatzen duguna sentitzen dugunarekin lotzen duena. Arnasa hartzea gogoratzea bezain sinplea izan daiteke mundua etzanda ikusten duzunean. Leihoak zabalik hartzen du loak mundua, euria hasi baino minutu batzuk [...]
'Celosamente Gordea'
Etzan bare
Maiatza 11th, 2012 · No Comments
Atala: Celosamente Gordea
Nor dugun guarda-Beñat Sarasola
Maiatza 4th, 2012 · No Comments
Jo du eguzkiak geroztik. Eta denbora ere joan da. Denborak, joaten denean, oroimena uzten digu, kontsolagarri. Horrela sortzen dira denbora-zatiz osatuta daudelako itxura ematen duten zera horiek: oroitzapenak. Oroitzapenak gure zaindari dira, gure guarda. Lagun izateko balio dezakete, konpainia egiteko, edo baita ataka estu batetik ateratzeko ere. Gidari bezala jardun dezakete, edo engainatu egin gaitzakete. [...]
Atala: Celosamente Gordea
Erretako lurrak
Apirila 26th, 2012 · No Comments
Oroitu egiten dut eta hala ere ez nauzue ikusten, lurra hartzen dut eskuetan haren usainez elikatzeko aspaldi hildakoen hezurrak, itsasoak jarraitzen du mundua barrutik mugitzen, larruzko bi baloi ikus daitezke kostaldetik hurbil, lurra hartzen dut umearen eskuetan, hegazkinak irudikatzen ditut zeruan eta haren begietan, bonben eztandez erretako lurrak dira gureak, oroitu egiten duten lurrak, zerbaiten [...]
Atala: Celosamente Gordea
Gorpuzkinak
Apirila 21st, 2012 · No Comments
Biolentziaz hitz egiten dutenen biolentziaz gogoratzen naiz, etxeko airea berritzeko leihoa zabaldu eta gosaltzeko gogoa joaten zaidan bakoitzean…
Atala: Celosamente Gordea
Esan ahal banizu
Apirila 15th, 2012 · No Comments
Denborak, erran nizun, ez du deus esanen, Denborak guk ordaindu beharrekoa daki soilik; Erran ahal banizu jakin araziko nizukeen. Negar egin beharko genuke pailasoen emankizunetan, Estropezu egin beharko genuke musikariek jotzean, Denborak, erran nizun, ez du deus esanen. Ez dago zoria igertzerik, dena den, Erran ahal baino gehiago maite zaitudalakoz, Erran ahal banizu jakin araziko [...]
Atala: Celosamente Gordea
Mundua greban
Martxoa 30th, 2012 · No Comments
Hiltzeko era ugari dago hiltzeko modu asko. Sabelean labana sartu ahal dizute, ogia ukatu, Gaisotasun bat sendatu ez. Hiltzeko era ugari dago. Etxebizitza kaxkar batean sartu, zeure buruaz beste egitera bultzatu, lanaren bitartez heriotzera arte torturatu, gerrara eraman, eta abar, eta abar. Hauek guztietatik oso gauza gutxi daude debekatuta gure estatu honetan. Bertol Brecht
Atala: Celosamente Gordea
Newroz
Martxoa 23rd, 2012 · No Comments
Euria ari du amets dagidan. Ez da ura beldurtzen nauena, konturatu gabe barrutik idortzea baino. Izoztutako begien bolumena neguan, hitzez zartatutako ezpainak. Orain ez da espero ez dugun ezer gertatzen ezustean. Harri bakarra kabitzen zaigu poltsikoan. Atzeko ispilutik ikusi zaitut ailegatzen. Beti bezala eseri zara mahaira, beti bezala begiratu nauzu. Hilkor guztiek argi berarekin egiten [...]
Atala: Celosamente Gordea
Gorde ezkilak
Martxoa 15th, 2012 · No Comments
Sua bakarrik hozitzen da ongi begi malerus hauetan Orori erne beldur eragiteko Galera eragiteko bihotza beroago edukitzearren Baina gure desirak ez dira gauean anaiok Nolanahi ere izuari gain hartzen ari zaion Izar gorri hori bezain mingarri Paul Eluard
Atala: Celosamente Gordea
Eztanda txiki domestikoak
Martxoa 10th, 2012 · No Comments
Harreman domestikoetara ohitu gaitu neguak oraingoan. Etxeko zapatilekin zapaldu dugu mundua batez ere, esku batez saiatu gara elkarren pisuari eusten, bestea desagertutzat ematen genituen iñurriek hartu digute, sukaldeko beroak puztu ditu gure birika idorrak barrutik, iaz baino eztul gutxiago egin dugu goizetan, haragia eskatu dute lapikotarako, lurraren kolorea gorriagoa da hegoalderantz bazoaz, hemen ez da [...]
Atala: Celosamente Gordea
Ezer gehitzeko laburregia
Martxoa 10th, 2012 · No Comments
Harriaren atean jo dut. — Neu naiz, utzi sartzen. — Ez dut aterik —dio harriak. Wislawa Szymborska
Atala: Celosamente Gordea
