Besteak beste, Eñaut Elorrieta, Xutik, Deep Purple zein Pirat’s Sound Sistema taldeen disko berriak aurkezteaz gain, agendari ere errepasoa eman diegu. Aipatzekoak, the Allnighters gasteiztarren asteburu honetako bi kontzertuak.
'Hiru Kortxea'
Asteroko zita musikala hiru kortxean
Maiatza 17th, 2013 · No Comments
Atala: Hiru Kortxea
3 Kortxean asteroko menua
Maiatza 3rd, 2013 · No Comments
Gasteiz eta inguruko agendari errapasoa emateaz gain, disko berriak aurkeztu ditugu. Besteak beste, Mandoilek eta Lost Romanes lehenengo lanak entzun ditugu. Musikaz gozatu lagunok!
Atala: Hiru Kortxea
3 Kortxean Sermond’s taldearekin elkarrizketa
Apirila 26th, 2013 · No Comments
Agenda eta disko berriei errepasoa emateaz gain Sermond’s taldeko Gotz elkarrizketatu dugu, beraien Bidegurutzean disko berriari buruz hitz egiteko.
Atala: Hiru Kortxea
Agenda eta nobedadeak aste honetako 3kortxean
Apirila 19th, 2013 · No Comments
Elkarrizketarik ez, baina agenda eta disko berriei errepaso ederra eman diegu. Tartean, EH Sukarra, Putoamoakmatematiketan, Depedro, Black Sabbath eta beste asko.
Atala: Hiru Kortxea
Joseba B. Lenoir beratarra aste honetako 3 kortxean
Martxoa 22nd, 2013 · No Comments
Asteroko zita musikala 3 kortxean. Gaurkoan, Joseba B. Lenoir (Joseba Baleztena) izan da gurekin bere “Instroak Vol. 2” disko berriari buruz hitz egiteko. Besteak beste, Sexty Sexers eta Sumision City Blues taldeetako kidearekin, bere bakarkako proiektuari buruz aritu gara. Eta horretaz gain, disko berri asko zein agendari errepaso polita eman diogu, gaurkoan, Gasteizetik apenas irten [...]
Atala: Hiru Kortxea
McOnak eta beraien McEta aste honetako 3 kortxean
Martxoa 15th, 2013 · No Comments
Disko nobedadeak eta agendaz aparte, Lekeitioko McOnak taldeko Kemenekin izan gara taldea ezagutzeko asmoz eta beraien estraineko lana den McEtari buruz solasteko. Bihar, larunbata 16, Gasteizko Gaztetxean ikusteko aukera izango ditugu Ze Esatek! taldearekin batera Gazte Danbadoia jaialdiaren barruan.
Atala: Hiru Kortxea
Bad Sound System eta Ainara Legardon 3 kortxean
Martxoa 8th, 2013 · No Comments
Gaurkoan elkarrizketa bikoitza izan dugu. Alde batetik, Irungo Bad Sound System eta beraien Aldaketa diskoa izan dugu mintzagai. Eta bestetik, Ainara Legardon bilbotarrarekin ere hitz egiteko aukera izan dugu. Horrez gain, agendari errepaso majoa eman eta besteak beste, Joseba B. Lenoir, Gari eta Fermin Muguruzaren disko berriak entzun ditugu.
Atala: Hiru Kortxea
Anger talderen “Hirugarren azala” 3 Kortxean
Martxoa 1st, 2013 · No Comments
Asteroko zita gaur egungo musikarekin 3 Kortxean eta gaurkoan, Anger taldearen Hirugarren Azala lan berria izan dugu hizpide Arkaitz taldeko abeslariarekin. Arrasatearren bostgarren lan haua Bonberenea Ekintzak kaleratu du. Gainera, betea datorren kontzertu agendari errepaso ederra eman diogu eta besteak beste, Siroka, The Dispositives, Igelaren Banda eta Kaotiko taldeen disko berriak aurkeztuz osatu dugu saioa.3kortxea130301
Atala: Hiru Kortxea
Musika instanteak 3 Kortxean
Otsaila 22nd, 2013 · No Comments
Koldo Otamendi izan dugu gonbidatua aste honetako saioan, musikaren mila saltsatan ibili ohi da eta oraingoan Musika instanteak argazki erakusketarekin datorkigu, datorren astean Gasteizen izango den musika eskaintza oparoaren adibide dena. Horretaz gain asteburuko kontzertuen agenda eta disko berriak entzun ahal izan ditugu.
Atala: Hiru Kortxea
Viva Bazooka 3 Kortxean hizpide
Otsaila 15th, 2013 · No Comments
Aste honetako saiora Hasier gonbidatu dugu, Viva Bazooka bikoteko gitarra jolea. Adelante punk, bailame el dia lan berria kaleratu dute eta horren eta beste gauza askoren inguruan hitz egin dugu berarekin. Disko berriak eta kontzertuen agenda ere birpasatu ditugu.
Atala: Hiru Kortxea
