'Kutxa Beltza'

Kutxabeltza. The Jesus and Mary Chain.

Maiatza 9th, 2013 · No Comments

Gaurkoan Eskozia aldetik The Jesus and Mary Chain taldearen ibilbidea errepasatuko dugu. Post-punk erako doinuak eginez, shoegaze estiloan nabarmendu ziren 80. eta 90.hamarkadetan, doinu gozoak eta distortzioa uztartuz  eta zarata eta iskanbilaz betetako zuzenekoak eskainiz.

[Irakurri gehiago →]

Atala: Kutxa Beltza

Kutxabeltza Ama Say.

Maiatza 3rd, 2013 · No Comments

Ibon eta Gontzal Bilbao anaiek, Karlos Alonsok eta Pepek sortu zuten Ama Say 1991ean, euskaraz eta ingelesez rock amerikarraren eragina zuten doinuak abestuz. Gaurkoan Kutxa beltzean Ortuellako taldeak bi hamarkadetan zehar sortutako abestiak entzuteko aukera izango dugu.

[Irakurri gehiago →]

Atala: Kutxa Beltza

Kutxabeltza. The Cure.

Apirila 25th, 2013 · No Comments

Gaurkoan Kutxa beltzean Sussex-ko talde ezagunaren lehen urteetako ibilbidea izango dugu izpide, zehazki 1986an “Standing on a beach” diskan bildutako abestiak, gainera abesti  hauetako batzuen  bestelako bertsioak ere entzuteko parada izango dugu.

[Irakurri gehiago →]

Atala: Kutxa Beltza

Kutxabeltza. Petti.

Apirila 18th, 2013 · No Comments

Folk iluna, rock eta blues-ari lotuta agertu izan zaigu Petti-ren musika. Gaurkoan Berako musikariaren ibilbideaz arituko gara Kutxa beltzean.

[Irakurri gehiago →]

Atala: Kutxa Beltza

Kutxa beltza. The Feelies.

Apirila 11th, 2013 · No Comments

Gaurkoan New Jersey aldeko The Feelies taldearen musika gurean Beraien ibilbide motz baina oparoan kaleratutako lau luzeei errepaso arina egingo diegu. Gitarra azkarrak eta melodia gozoak, gozatu!!

[Irakurri gehiago →]

Atala: Kutxa Beltza

Kutxabeltza. Leonard Cohen. Death of a Ladies Man.

Martxoa 28th, 2013 · No Comments

Gaurkoan Kutxa beltza diska bakar bati eskainiko diogu, Leonard Cohen-en “Death of a Ladies Man”. Abeslari kanadarraren ibilbidean bitxitzat hartu den lana, batez ere, Phil Spektor ekoizleak diskaren sortze eta grabaketa prozesuan izandako protagonismoagatik.

[Irakurri gehiago →]

Atala: Kutxa Beltza

Kutxabeltza. Manic Street Preachers

Martxoa 21st, 2013 · No Comments

Izaera politikoa duen rock talde ez ohikoa dugu Manic Street Preachers. Haserako urtetan punk-rock taldetzat hartua izan zen baina denborararekin eta soinua findu ahala pop-rock taldetzat hartua izan da,  beti ere, haseratik hartutako ezkerreko izaerari eta konpromisoari muzin egin gabe.

[Irakurri gehiago →]

Atala: Kutxa Beltza

Kutxabeltza.Immaculate fools.

Martxoa 14th, 2013 · No Comments

Immaculate fools taldeak, 80.hamarkadan britainia handian egiten zen folk eta pop doinuen nahasketa bikain marrazten jakin zuen, batez ere Ingalaterratik kanpo izan zuten ohiartzuna, askotan norbere herrialdean lekua egitea kanpoan egitea baino zailagoa gertatzen da eta.

[Irakurri gehiago →]

Atala: Kutxa Beltza

Kutxabeltza. The Primitives.

Martxoa 7th, 2013 · No Comments

Indi britaniar doinuak gaurkoan kutxa beltzean. “C86″ izena, 80.hamarkadan Britainia handian  punk, indie eta pop estiloak nahasten zituen belaunaldi bat izendatzeko modua izan zen. The Primitives taldeak belaunaldi horren izaera beste inork baino argiago azaldu zuen, “autentikoak” izateko nahia eta une batez zoriontsu izateko abestiak.

[Irakurri gehiago →]

Atala: Kutxa Beltza

Kutxabeltza. Siouxsie and The Banshees

Otsaila 28th, 2013 · No Comments

Gaurkoan doinu britaniarrak kutxa beltzean.  Sex Pistols taldearen jarraitzaile batzuek, Siouxsie Sioux, Steven Severin edota Sid Vicious-ek besteak beste, kontzertu baterako propio sortutako taldea, eta gerora hiru hamarkadetan zehar iraun eta Punk, Glam edota Pop doinuak nahastu dituen taldea, soinu propio eta bitxia sortuz.

[Irakurri gehiago →]

Atala: Kutxa Beltza