Ikasturte honetako azken saioa izango da. Aurtengoa izan da StandBAI!ren lehenengo denboraldia eta espero dugu azkena ez izatea. Agurtzeko abesti sorta eder bat entzungo dugu. Hona hemen gaurko protagosnistak: BEASTY BOYS, FUGAZI, AINA, INORENERONI, LISABÖ, THE COVERS , NANCY SINATRA, MARY WEISS , ALEX CHILTON, BOBBY FULLER, THE CLASH eta ITOIZ. Laster arte!!!
'Stand Bai'
StandBAI! 36. saioa. Ikasturte bukaera!
Ekaina 28th, 2012 · No Comments
Atala: Stand Bai
StandBAI! 34. saioa
Ekaina 13th, 2012 · No Comments
Saioa Chicagoko Shellac taldearen “1000 Hurts” (Touch and Go Records, 2000) lanarekin hasiko dugu. Azkena Rock Festibalari eta Andoaingo Rock Jaialdiari buruz aritzeko Lisabö, Willis Drummond, On Benito eta Jupiter Jon entzungo ditugu. Saioren azken zatian Beastie Boys izango da protagonista. Duela gutxi bertako taldekide Adam “MCA” Yauch hil zen eta bera gogoratuz “Ill Communication” [...]
Atala: Stand Bai
StandBAI! 33. saioa
Ekaina 6th, 2012 · No Comments
Saioa Suedian hasiko dugu The Soundtrack of Our Lives taldearen “Throw it to the Universe” disko berriarekin eta hauen aurreko taldearekin, Union Carbide Produccion. The Soundtrack of Our Livesek “Fly” kantuaren bertsioa egin zuen, kantu originala Nick Drakena da. Biak entzungo ditugu. Saioren bigarren zatia Erizo gasteiztarrentzat izango da. Beren ibilbidea bukatzen ari dira eta [...]
Atala: Stand Bai
StandBAI! 32. saioa. ZURE ROKANRROLA
Maiatza 31st, 2012 · No Comments
Aste honetako saioa fonotekan aurkitu dugun bilduma lan berezi bati eskainiko diogu oso-osorik. 2005. urtean Lapurdiko Gure Irratiak kaleratu zuen “Zure Rokanrrola”. Bilduma honetan Euskal Herriko 22 musika taldek parte hartu zuten eta guk horietatik honako hauek entzungo ditugu: Nuuk-at, Dirties, Sextysexers, Surfin kaos, Brigada Criminal, Captain Nemo, Leihotikan, Stupenda Jones, PI-Lt, Sharon Stoner, Potemkin, [...]
Atala: Stand Bai
StandBAI! 31. saioa
Maiatza 24th, 2012 · No Comments
Capsula talde argentinar-euskaldunaren ibilbideko lau lanei erreparatuko diegu saioan: “Capsula” (DDT, 2002), “Rising Mountains” (BCore, 2009), Ivan Julianekin batera aterako “The Naked Flame” (Bloody Hotsak, 2009) eta “In The Land Of Silver Souls” (Krian/BCore, 2011). Beraiekin lotuta David Bowieren “Starman” eta “Space Odity” kantuak entzungo ditugu, baita azken abesti honen bertsio berezi bat ere. [...]
Atala: Stand Bai
StandBAI! 30. saioa STAX RECORDS
Maiatza 16th, 2012 · No Comments
Saioa Stax Recordsi eskainiko baitiogu oso osorik. Estatu Batuetako Memphisen sortu zen eta 60. eta 70. hamarkadetan izugarrizko garrantzia izan zuen. Denboran bidaia bat eginez artista hauexek entzuno ditugu: Carla Thomas, Booker T. & the MG’s, Otis Redding, San & Dave, Eddie Floyd, Johnnie Taylor, Jean Knight, The Dramatics, Isaac Hayes, The Stapple Singers eta Shirley Brown. Aste [...]
Atala: Stand Bai
StandBAI! 29. saioa
Maiatza 9th, 2012 · No Comments
Aste honetako saioan Mutürbeltz taldea izango da protagonista. Bere “Amildegia Maite” lan berria entzuteaz gain Mikel abeslariaren aurreko taldea, Sextysexers, eta Iñigo gitarrajolearen aurreko taldea, The Hot Dogs!, ere entzungo ditugu. Hauekin guztiekin lotuta AC/DCk eskainiko digu aste honetako kantu originala, “Powerage” (Atlantic Records, 1978) lanean agertu zen “What’s Next To The Moon”. The Dt’s [...]
Atala: Stand Bai
StandBAI! 28. saioa
Maiatza 2nd, 2012 · No Comments
Saioaren hasiera Radiohead taldeari eskainiko diogu, “Ok Computer” (EMI, 1997) lanari hain zuzen ere. Lan honen eraginaren adibide bat Easy Star All-Stars New Yorkeko reggae kolektiboak egin zuena da. “OK Computer” kantuz kantu bertsioneatuz “Radiodread” lana kaleratu zuten 2009an, kantu guztiei reggae kutsua emanez. Honen ostean reggearekin jarraituko dugu, Gasteizko Gobeo Bay taldeak atera berri [...]
Atala: Stand Bai
StandBAI! 27. saioa
Apirila 25th, 2012 · No Comments
Aste honetako saioan Euskal Herriko hiru talde izango dira protagonista: Royal Canal, “Soldados” (autoekoizpena, 2007) lanarekin. 250 aleko edizioa izan zen lan motz hau. M-ak, “Barkatu Ama” (IZ,1989) lanarekin. Ondorengo taldeengan itzal haundia izan zuen M-ak taldeak eta horren adierazle saioko azken taldea. Deabruak Teilatuetan tolosarrak, “Zein da Zein?” (Esan Ozenki, 1997) lanarekin.
Atala: Stand Bai
StandBAI! 26. saioa
Apirila 18th, 2012 · No Comments
Saioa Angel Kaplanen “Transparent Dayze” (Lost Recordings, 2008) bakarkako lanarekin hasiko dugu (Bubleggum, Doctor Explosion eta The Cynics taldeetako partaidea). Honen ostean Daniel Johnstoni buruz arituko gara. Oso berezia da estatubatuarraren ibilbide pertsonala zein musikala. Bertsio/originala Duten “Haize eza” izango da, Duten originala Anariren zuzeneko bertsioa. Eta saioa bukatzeko Kokein taldearen “Izan” lan berria.
Atala: Stand Bai
