'Zaharrak Berri'

Errepublika eta gerra zibila Markina-Xemeinen

Maiatza 18th, 2012 · No Comments

Gaur Zaharrak Berri irratsaioan EHUko irakasle eta soziologoa den Patxi Juaristik Markinako fronteaz hitz egin digu. Ikertzaileak ehun testigantza baino gehiago bildu ditu eta 2011an Markinako frontea liburua argitaratu zuen. Ondoren Juanjo Hidalgo Aunia aldizkariko kidearekin Euskal Herriko guadameziak aipatu ditugu. Larruz egindako koadroak dira guadameziak, eta XVI eta XVII. mendeetan ohikoak izan ziren arren [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Zaharrak Berri

Arrantzaleen mundua ZAHARRAK BERRIn

Maiatza 11th, 2012 · No Comments

Ostegunetan ematen dugu historiaren berri Hala Bedi irratiaren sintonian, eta gure lana hori izaten denez, gaurkoan desagertzear dagoen lanbide bati buruz aritu gara. Arrantzaleei zabaldu dizkiegu ateak eta Luis Arregirekin hitzegin dugu. Arregi, Azti-Tecnalia Itsas eta Elikagaien Zentru Teknologikoko kidea da, eta orain del a hilabete batzuk ekin zioten proiektu bati buruz argibideak eman dizkigu: [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Zaharrak Berri

Alan Turing matematikari baztertua Zaharrak Berrin

Maiatza 4th, 2012 · No Comments

Gaur Irune Lasa kazetaria elkarrizketatu dugu Alan Turing matematikariari buruz hitz egiteko. Alan Turing-ek  ordenagailuen sorrera izan zen teoria plazaratu zuen eta inteligentzia artifizialari buruz ere lehen teoriak eman zituen. Hala ere batez ere ezaguna da bigarren mundu gerran Alemaniarren Enigma zifratze makina famatua deskodetu zuelako. Bere ibilbide oparotsua Britainia Handiko gobernuaren erabaki batek moztu [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Zaharrak Berri

Batxikaboko erretaula Zaharrak Berri irratsaioan

Apirila 27th, 2012 · No Comments

Apirileko ostegun honetan artelan multzo bat ekarri dugu ZAHARRAK BERRIra. Batxikaboko erretaulak dira, eta pluralean diogu bi erretaula direlako, bata bestearen atzean. 2006an hasi ziren Batxikabo herri txikiko egurrezko erretaula zaharberritzen, eta haren atzean horman pintatutako beste bat aurkitu zuten zaharberritzaileek. Historia bitxia daukate biek. Zaharberrikuntza prozesua nolakoa izan den kontatuko digu estudioan izan dugun [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Zaharrak Berri

“Euskal Herriko historiari ekarpenak” liburua ZAHARRAK BERRIn

Apirila 20th, 2012 · No Comments

Historia izaten dugu hizpide Zaharrak Berrin, eta aste honetan liburu bat irakurtzeko gonbidapena luzatu dugu gure osteguneroko irratsaioan. Gizarte Ikerketarako Talde Eragilearen (GITE-IPES) eskutik argitara atera den liburu bati buruz hitzegingo digu elkarte honen lehendakariak, Lourdes Rodríguezek. Elkarte hau giza zientzien arloan zabalpen lan garrantzitsua egiten ari da, eta Zaharrak Berrin ezagutzera ematen dugun liburua [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Zaharrak Berri

Zaharrak Berri: Elkanori buruzko ikuspegi berria, ibilaldi historikoa eta liburu nobedadeak

Martxoa 24th, 2012 · No Comments

Aste honetan Juan Sebastian Elkanori buruzko gazte eta haurrentzako liburua aipatu dugu, ibilbide historiko kulturala izan dugu Jaione Agirrerekin eta historiarekin lotura duten liburu berrien argitalpenak izan ditugu Xabi Gomezen eskutik.

[Irakurri gehiago →]

Atala: Zaharrak Berri

Udaberririk ankerrena Zaharrak Berri irratsaioan

Martxoa 16th, 2012 · No Comments

Gaur osteguna izanik berriz ere uhinetan murgildu gara Zaharrak Berriko kideak. Saio honetarako aukeratu dugun gaia historiarekin harreman zuzena duen obra berri bat izan da. Komiki bat da, Udaberririk ankerrena da bere izenburua eta euskaraz idatzita dago. Gidoia eta testuak Unai Iturriagak idatzi ditu eta irudiak berriz, Alex San Vicente margolariaren lana izan dira. Komiki [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Zaharrak Berri

Martxoa 9th, 2012 · No Comments

Gaurko saioan literatura izan dugu ardatz nagusi bezala ZAHARRAK BERRIn. Hasteko, Amaia Álvarez ikerlariak bere tesi doktoralean garatu duen gaiari buruz hitzegin digu: Katalina Eleizegi (1889-1963) antzerkigile gipuzkoarra eta euskalduna. Emakume hau XX. mende hasieran euskaraz antzezlanak idazten hasi zen emakume aintzindaria dugu. Idazle garrantzitsu bezain ezezaguna. Bere biografia eta obraren ezaugarriak azaltzen dizkigu Amaia [...]

[Irakurri gehiago →]

Atala: Zaharrak Berri

Zaharrak Berrin “Al otro lado” filma, Tximistarriak eta Aurelio Arteta

Martxoa 2nd, 2012 · No Comments

Gaurko saioan Asier Salazarrekin Fatih Akin zuzendariaren “Al otro lado” (2007) filma aipatu dugu. Ondoren Aunia aldizkariko Juanjo Hidalgorekin Tximistarriaren historiaz jardun dugu eta bukatzeko Alba Fernandez eta Libe Ramila kolaboratzaileek Aurelio Arteta margolariaren inguruan hitz egin digute.

[Irakurri gehiago →]

Atala: Zaharrak Berri

Zaharrak Berrin Euskal irratigintzaren 80 urteak gogoan

Otsaila 24th, 2012 · No Comments

Euskal irratigintzaren historia errepasatu dugu komunikazioan aditua den  Koldo Ordozgoitirekin. Donostian martxoaren 1ean eta 2an izan behar diren Euskaraz hegaz: euskal irratiak 80 urte jardunaldiak izan ditugu aipagai. Bestetik kolaborazioetan Jaionek Agirrek Gasteizko Artxibo Probintzialean aurkitu dezakegun Verdaderamente falso erakusketaz hitz egin digu. Bukatzeko Xabi Gomezek historiarekin erlazionaturiko hainbat liburu, komiki eta dokumental proposatu dizkigu.

[Irakurri gehiago →]

Atala: Zaharrak Berri