Aste honetako Argizirin aitaldia saioan, alde batetik Igor Urritikoetxearekin LAB sindikatuko nazioarteko arduradunarekin Palestinari buruz aritu gara. Bertzalde, Usoa Arinekin “Baratze bat nahi dizut egin” liburuaz solastatu gara eta, bukatzeko, Kotte sexologarekin egindako elkarrizketa izanen dugu.
'XORROXIN IRRATIA'
Argizirin aitaldia 2013-05-16
Maiatza 16th, 2013 · No Comments
Atala: Argizirin Aitaldia
Argizirin aitaldia 2013-05-09
Maiatza 9th, 2013 · No Comments
Aste honetako Argizirin aitaldia saioan Luismi Uharte EHUko irakasle eta soziologoarekin Venezuelako egoerari buruz solastatuko gara. Ondotik Josu Txueka EHUko historia irakaslearekin gerra zibil garaiko Alava sareaz arituko gara. Bukatzeko Andres Iñigo euskaltzainarekin euskara batuaz eta euskalkietaz arituko gara. Gainera Iban Nikolairen azken diskako kanta batzuk entzuteko aukera izanen dugu.
Atala: Argizirin Aitaldia
Argizin aitaldia 2013-05-02
Maiatza 2nd, 2013 · No Comments
Aste honetako Argizirin aitaldia saioan Edurne Elizondo Berriako kazetariarekin orain 10 urte Itoizko herriak eraitsi zituztenekoak oroitaraziko ditugu. Bertzalde, Henrike Galarza NUPeko ekonomia irakaslearekin maiatzaren 1az ariko gara eta, bukatzeko, Alain Boxekin Herri Urrats besta hizpide izanen dugu. GAinera Mugaldekoak eta Karidadeko bentaren abestiak entzunen ditugu
Atala: Argizirin Aitaldia
Argizirin aitaldia 2013-04-25
Apirila 25th, 2013 · No Comments
Aste honetako Argizirin aitaldia saioan alde batetik Mari Kalanbrerekin solastatutako gara; bertzalde Joxe Mari Iturralderekin Rasputin eta San Petersburgoko gaua bere azken lanaz arituko gara eta, bukatzeko, hauteskundeetan Venezuelan egon den Gorka Buenorekin herrialde bolibariarreko egoeraz mintzatuko gara.
Atala: Argizirin Aitaldia
bertsoinka 13-4-25
Apirila 24th, 2013 · No Comments
Atala: Bertsoinka
Argizirin aitaldia 2013-04-18
Apirila 18th, 2013 · No Comments
Aste honetako Argizirin aitaldia saioan preso politikoen nazioarteko egunaz Aperekin solastatuko gara. Bertzalde, Nafarroako Egunaren kulturaldiaz Maddalen Gallaresekin arituko gara eta Baztanen eginen dituzten Lore Jokoei buruz Maitane Maritorenarekin. Gainera Pello Otxandianorekin Otxandioko Herri-Ola tokiko garapen esperientzia ezagutuko dugu. Musikaren tartean berriz Pettiren eta Markos Unzuetaren kantak entzunen ditugu.
Atala: Argizirin Aitaldia
Argizirin aitaldia 2013-04-11
Apirila 11th, 2013 · No Comments
Aste honetako Argizirin aitaldia saioan Erramun Martikorenarekin solastatuko gara. Modu berean Ateak Irekiko Pitturekin “Nork eraman du dirua” trilogiaren inguruan ere arituko gara. Bukatzeko, Pello Iriarte historialariarekin Lore-jokuei buruz mintzatuko gara. Gainera Anariren abesti batzuk entzuteko modua izanen dugu.
Atala: Argizirin Aitaldia
Bertsoinka 13-4-11
Apirila 9th, 2013 · No Comments
Atala: Bertsoinka
Argizirin aitaldia 2013-04-04
Apirila 4th, 2013 · No Comments
Aste honetako Argizirin aitaldia saioa Patxi Urrutiarekin Miguel Sanz Nafarroako presidente ohiaren inputazioaz aritu gara. Modu berean Nafarroa Bizirik 1512-2012 ekimenko Sergio Iribarrenekin mintzatu gara baita Xabier Errea aurizberritarrarekin, kasu honetan, Magnak Zilbetin egin nahi duen harrobiaz. Bukatzeko Elena Ezkurdia dietistarekin ere solas batzuk eginen ditugu.
Atala: Argizirin Aitaldia
Argizirin aitaldia 2013-03-21
Martxoa 21st, 2013 · No Comments
Aste honetako Argizirin aitaldia saioan Erika Lagoma Nafarroako bertso txapelketako finalistarekin solastatu gara. Modu berean Mikel Taberna beratarrarekin Alkasoroko benta bere azken lanari buruz aritu gara eta, akitzeko, Eneko Langarderekin Emon musika taldearen azken diskari buruz mintzatu gara. Gaurko saioan ere Emon taldearen kanta batzuk entzuteko aukera izanen dugu.
Atala: Argizirin Aitaldia

