Egin beza euria barra-barra !!! Diferituan emititzen den irratsaio simulazio finikito diferitua bueltan da! Aste heze honetan WERT mifinstroaren LOMCEak sortu dituen kontrako fronteen bozgorailu bilakatu gara : Zer gertatuko da etorkizuneko Euskal herritarrekin? Noraino kutsatuko ditu ikaskuntza alorreko erreforma berriak? …entzun gai honi buruz sekula egin den azterketarik txepelena!! Bueltan da,…eskatu duzuelako…TELEZERRI : berri [...]
'ZINTZILIK IRRATIA'
MBIM-XIRIMIRI..ta TXIRRI-2-TON!
Maiatza 24th, 2013 · No Comments
Atala: Matxura munduan eta ibili munduan
MBIM-Euskal Ingurabidean galduta!
Maiatza 17th, 2013 · No Comments
Euskal “y” grekoa irtenbiderik gabe geratu da.Iparraldetik kale egin digute…eta hegoaldetik zer esanik ez. Baina berdin dio! Gure agintariek ideia borobila eduki dute!!Euskal “y” grekoa Euskal biribilgunea edo errotonda bihurtzea, alegia. Euskal herriko txoko gehientsuetara hurbildu gara ziztu bizian egindako proba bidaian…Hau zorabioa!
Atala: Matxura munduan eta ibili munduan
MBIM-Eskratxeak …eta Eskrotohotsak!
Maiatza 10th, 2013 · No Comments
Mundu mailako esklusiba lortu dugu : Lehendakaria eta bere testaferroak edozer egiteko gauza dira aurrekontuak adosteko…Harri (Callahan)eta Zur (eta lur)utziko zaituzteten froga eta testigantza harrigarriak bildu dizkizuegu! “Pikolette-AVT Iron men” txirrindularitza lasterketa harrigarriaren berri emango dizuegu ere. Gainera , Rockanrolaren historian gertatu diren heriotza xelebreenak gogoratuko ditugu Mario Abraham Mortaja adituaren ekarpenari esker.
Atala: Matxura munduan eta ibili munduan
MBIM-MAIATZA LATZA!
Maiatza 3rd, 2013 · No Comments
Maiatza hasieran langileen aldarrikapen eguna ospatzen da eta guri urtero lan egiteko gogoa desagertzen zaigu automakikoki. Eguraldi aldaketa zakar hauen erruz izango da akaso. Europar batasunak torturaren aurkako neurriak eskatu dizkio infraebroko estatuari…hamaikamilagarren aldiz. Langabezi tasak errekor guztiak apurtu ditu berriz. Zaramagh taldea ta Jabier Guarrotxaga diska berria aurkezten…NOIZ AMAITUKO DA DEJA-VU MADARIKATU HAU ??
Atala: Matxura munduan eta ibili munduan
MBIM- ZIPAMPUM, ZENBAT SEGURTASUN!
Apirila 26th, 2013 · No Comments
De Herediaren ixkoek “potroloko” berria jarriko dute martxan komisaldegietan, kaleetan, ikastetxeetan, okidegietan, arraindegietan…ta orohar zabalduta dauden gune guztietan (Aske Gunean ez ezik) garai berrietara egokitutako jarrera demokratikoa edukitzeko. Behar bezela aztertuko ditugu, sakonki, polizia autonomikoaren jarrera aldaketa hauek. Lehendakaria bere lehenengo bira europarra egin du…baina ez dakigu norbaitek ezagutu duen Bruselasen… Imanol Arias sindromeak jota [...]
Atala: Matxura munduan eta ibili munduan
MBIM-CAN: PRESIOPEKO ELTZEA OPARI!
Apirila 19th, 2013 · No Comments
Iñigo Cabacas akatu zutenetik urte bat bete denean, gure susmo txarrenak konfirmatu dira…bortizkeriaren erantzuleak ez dute egindakoa ordainduko! Eta tamalez Beltran De Herediako mutilek jarrera berdinarekin jarraitzen dute…galdetu bestela donostiko askegunekoei! Nafar Kutxaren aferak gero eta sinesgaitzagoak diren egoera surrealistak oparitzen dizkigu! Gaurkoan, CANaiadak Nafar Epaitegietan (3 E”M”ak). Escrachea ala hil! Antonito Basatigoitiren burutapenagarriak! Ikastoletan [...]
Atala: Matxura munduan eta ibili munduan
BENETAKO ASTE SANTANIKOA
Martxoa 29th, 2013 · No Comments
Aste Santanikoari ongietorria egiteko, gaur Klinika Daverrek aurkitutako pergamino zaharraren antzezpena izango duzue, duela 2000 urtekoa. Benetako Lucifer, Satan, Belcebu, Aipatuezina…bera zen mesias! Txus Keruaren lehengo heavy-metaleroren pasadizoak kontatuko dizkizuegu! Biblia berria eta freska zuen belarrietan! Abestiak: Txus Kerua-k, “griSATANerabe” taldea arrakastatsuarekin, “Barrabas Kalzada Erromatarrara!” kanta zoragarri bezain luzea eskeintzen digu (gaur egun “Barrabas Kalera!” [...]
Atala: Matxura munduan eta ibili munduan
MBIM-KORRIKARAOKEA!
Martxoa 22nd, 2013 · No Comments
KORRIKAri buruz jakin nahi zenituen eta sekula ikertzeko ausardia ez zenuen kontu hoiei buruz aritu gara gaurkoan . Zein izan da KORRIKA azkarrena ? eta motelena ? Nora doaz aukeratuak ez diren KORRIKA kantuak ? KORRIKAren azken txanpan txanpaina edatea aproposa al da ? Hori eta askoz gehiago sekula egin den KORRIKAri buruzko saio penagarrienean!
Atala: Matxura munduan eta ibili munduan
Matxura Buruan- Habemus pampa!
Martxoa 15th, 2013 · No Comments
Aita Santaniku Panpaeru Berria (Martin Ugalde parketik Korrika etorri dena) dugu! Argetinarra denez, oarain zalantza bat dugu: zein da” jangoikoa”, Marra-ona edo Messias? Edozein kasuan, “Fumata Txuria” egiteko erabiltzen duten hori, ere nahi dugu guk ere! Hau da, guk ere “blankazua” harrapatu nahi dugu! – Gu ere ados gaude: funtzionarioen dirua AHTa egiteko behar-beharrezkoa da… [...]
Atala: Matxura munduan eta ibili munduan
MBIM-Kakajale zoriontsu nahi gaituzte bihurtu?
Martxoa 8th, 2013 · No Comments
Osaba Hugoren gogorapena eta bere inperialismoaren aurkako speech ahaztuezinak betirako geratuko dira gure artean. Tamalez Gure artean betirako geratuko diren beste hainbat kontu jasatera kondenatuak gaude dirudienez…kolore eta usai guztietako ustelkeria aferak , Euskalerriko kutxa guzti guztien graziyak , eta hori gutxi balitz, hospitalean egonalditxo bat eman behar ba duzu , prestatu zaitezke ze kakajale [...]
