
ZER DA ARROSA?
ARROSA Irrati Ekoizpen Zentroa Euskal Herri osoko hogeitik gora irratiren elkarlan proiektua da. Gehienak irrati txiki xamarrak eta maila lokalean edo ertainean (herria, eskualdea edota herrialdea) aritzen direnak. Irrati guztiek bere eguneroko lan eta izaerari eusteko borondatea izanik, komunean dituzten zenbait helburu eta jarduera indarberritzeko asmoz elkartu dira proiektu honen inguruan.
SORRERA
1. Lehen urratsak
Herria Mugi! ekimenak, Joxe Zumalabe Fundazioaren laguntzarekin, 2001eko udaberrian Euskal Herriko Herri Mugimenduen III. Topaketak antolatu zituen Barrian (Araba). Ekimen horretako Komunikazio lan taldeak proposatuta, Euskal Herriko irrati mordoxka bat deitu ziren planteamendu garbi batekin: irration arteko elkarlana areagotu eta gure baliabideei probetxu hobea ateratzeko ezer egin ote zitekeen hausnartzea.
Ahal zen deialdi zabalena egin zen, irrati libreak, tokiko irratiak, udal irratiak… Asmoa ez zen inori atea ixtea, baizik eta guztion artean zeuden aukerak aztertzea.
Jaitsi dokumento osoa (.PDF)
INFO : Jaitsi ( Acrobat Reader ) 
Arrosa-ren azken artikuluak: (31 Artik.)