Antxeta Irratia

Antxeta Irratia

Frekuentzia: 90.5 FM
Telefonoak: (0033) 559-483665
Eremua: Txingudi
E-Posta: antxeta.irratia@free.fr
Web: www.antxetairratia.com

Irun, Hondarribia, Hendaia, Behobia eta Biriatu eskualdeko euskarazko lekuko irratia. 3 pertsonako talde batek egunean 6 oreneko zuzeneko programazioa segurtatzen du, astelehenetik ostiralera. Hauetaz gain, 35 laguntzailek musika programa eta emankizun tematikoak segurtatzen dituzte
Uhinen bidez euskara zabaltzen dugu eta mugek ezin dute hori oztopatu

Zein helbururekin sortu zen Bidasoa eskualdeko irrati hau?

Batetik, gure lehenengo helburua bizi garen eskualde berezi honetako batasuna bermatzea da. Gipuzkoa eta Lapurdi elkartzeaz gain, Espainia eta Frantziako zatiketa administratiboa pairatzen du gure eskualdeak eta horrek herrien arteko ezagutza falta dakar ezinbestean. Antxetaren bidez, Hendaiako herritarren bizipenak eskaintzen dizkiegu Hondarribiarrei eta Irundarrenak, aldiz, Biriatuko bizilagunei. Guk elkar ezagutza bermatu nahi dugu. Baina gure helburu nagusia uhinen bidez euskara bultzatzea da. Uhinak euskaraz betetzen ditugu eta mugak ezin du hori oztopatu.

zein herritan entzun daiteke Antxeta irratia?Antxeta irratia Irun, Hondarribia, Hendaia, Pausu eta Biriatun entzuten da baina hala ere, lehen aipatu dudan moduan, Gure Irratiaren zati garenez bost orduko emisioa bukatzerakoan haiekin bat egiten dugu. Era horretan, gure programa batzuk Xiberoko boza, Irulegi irratia eta Gure Irratiaren bidez Ipar Euskal Herri guztira zabaltzen dira.


-ren azken artikuluak: (0 Artik.)