Arraio Irratia

Arraio Irratia

Frekuentzia: 99.3 FM
Telefonoak:  943 86 81 83
Eremua: Zarautz
E-Posta: info@arraio.net
web: www.arraio.net

Arraio irratia berriz ere martxan da. Orain dela 20 urte gure herrikideek martxan jarritako proiektua denbora luzez ixilik egon ondoren, berriz ere berpiztu egin da. 2005eko maiatzaren 20an egin genuen salto uhinetara, aurretik internetez emititzen ibili ostean. Putzuzulo gaztetxea dugu etxetzat eta bertatik ari gara astero zuzenean ,24orduz, entzuleen belarriei kolore ezberdinetako musika, informazio eta ideiak zabaltzen.

Ez dira errezak izaten ari hasierako urratsak baina herritarron ahotsa entzunarazteko helburua duen arraio irratiak indarrez ekin dio bideari. Gure asmoa herriak eginiko irratia izatea da, herriak parte-hartzen duen irratia, eta herri honetan bizi den edonori zuzendutakoa, herriaren ahotsa izateko helburuarekin.

Oraindik lan asko dugu egiteko, bidea hasi besterik ez baita egin, baina ilusioz beterik gabiltza gure irratia sendotzen, eta gogotsu jarraituko dugu komunikabide libreek gure egunerokotasunean toki bat izan dezaten.


-ren azken artikuluak: (5 Artik.)