Pixtu Estudioa

Pixtu Estudioa

Frekuentzia:
Telefonoak: (0034) 943-550927 / 665739760
Eremua: Hernani
E-Posta: arrosa@arrosa.org
web: www.arrosa.org

Hernaniko irratizale-irratigileen txoko politt honetatik astero bi aldiz eskegitzen gara zerbitzarian, DURUNDIYO DULTZIArekin eta QUARKekin. Ostegun eguerdirako ARROSAKIDEEN eskura daude bi saiook.

DURUNDIYO DULTZIA: Ordubeteko saioa eta lagunarteko kospirazio gaxietan mamitua.
Egunerokotasun gorriaren presazko menpekotasunari lotu gabeko ekimena da gure durundiyoa eta alor desberdinak jorratzen dituena. Garrantzizko lekua elkarrizketek hartzen badute ere, ipuinen balkoia, zutabeen komuna, poemen sukaldea edo estudio oheko beste ekoizpen jostarien gela sekretuak ere erakusten ahal dizkizuegu gure etxetik.

QUARK: Elhuyar fundazioak, zientziaren ikuspegitik landutako 10-15 minutu bitarteko saioak eskaintzen dizkigu.

Irratirako beste hots, ahots, bonbila eta grinak PIXTEKO asmoarekin eta SAREAN erori izanagatik kontent.


Pixtu Irratia-ren azken artikuluak: (0 Artik.)