Eguzki Irratia

Eguzki Irratia

Frekuentzia: 107.7 FM
Telefonoak: (0034) 948-203258
Eremua: Iruñea
E-Posta: eguzki@eguzki.net
web: www.eguzki.net

Eguzki irratia martxan, FMko 107anHiru urtez programazio musikala egin ostean, eduki berriak ari dira eskaintzen, Iru�erri osorakoUrte hasieran, Espainiako irrati publiko bat beste frekuentzia batekin azaldu zen Iru�erriko eskualdean. Horren ondorioz, Eguzki irratiaren seinalea entzutea ezinezkoa zen hainbat tokitan. Hala, Eguzki irratiak frekuentzia aldatu behar izan du (23 urtean ez da hori egitera behartu dituzten aurreneko aldia), eta duela egun batzuk programazio egonkor berri bati ekin diote, FMko 107an. Astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara, musika irratsaioak egiten dituzte (hurrengo goizean errepikatzen dituzte). Eta, asteburuetan, 13:00etatik 16:30era eta 22:00etatik 01:30era egiten dituzte saioak. Era berean, Arrosa irrati sarearen bitartez Euskal Herriko beste irrati batzuetako irratsaioak emititzen dituzte. Azkeneko hiru urteetan programazioa soilik musikala izan da Eguzki irratian, baina orain eduki gehiago gaineratzeko aukera izan dute. Gainera, euskarazko emanaldiei garrantzi berezia eman nahi diete.

Internet bidez ere entzun daiteke egun Eguzki irrati librea, www.eguzki.net helbidean.


Eguzki Irratia-ren azken artikuluak: (5 Artik.)