Hala Bedi Irratia

Hala Bedi Irratia

Frekuentzia: 107.4 FM / 107.7 FM
Telefonoak: (0034) 945-128855
Eremua: Araba, Sakana, Errioxa
E-Posta: berriak@halabedi.org
web: www.halabedi.org
winamp

1983an Gasteizen jaiotako irrati askea da Hala Bedi, gizarte mugimundik sortua. Autoantolakuntzan eta asanbladan oinarrituriko irratia da; dirua gure bazkideen bidez lortzen dugu eta eguneroko lanean -asanblada bitarteko delarik- irratiko partaideak maila berean gaude, hemen ez dago “jefe”-rik! Komunikazio eredu ezberdina bilatzen dugu, egungo ohiko komunikabideek azaltzen ez dituzten errealitateak plazaratuz, kalean lanean jarduten duten gizarte eragileen bozgorailua eskainiz.

Izaera propioa duen elkarte honek ez du inolako lokarri edo dependentziarik inolako eragile politiko edo ekonomikoetatik. Honek askatasun osoa ematen digu gure lanean inolako injerentziarik gabe aurrera egiteko.

Euskal Herriko irrati txikien elkarlana suposatzen duen Arrosa proiektuan sinisten dugu. Bakoitzak bere nortasuna eta lan egiteko moduak mantenduz, elkarlanak denoi laguntzen digu. Elkar ezagutu eta laguntzeko aurrerapausu handia bilakatzen ari da Arrosa, gure “irlatxoetatik” irten eta irratien arteko komunikazioa indartuz.


Hala Bedi Irratia-ren azken artikuluak: (73 Artik.)