
Koska Irratia
Helbidea: k/Amesti 6, 4.pisua 2.departamentua.
Algorta (Bizkaia) 48993
Frekuentzia: 108.0 FM
Telefonoak: (0034) 944913994 / 695745444 (SMS)
Eremua: Uribe Kosta, Ezkerraldea eta Txorierri.
E-Posta: koskairratia@koskairratia.com
Web: www.koskairratia.com
Koska Irratia orain 6 urte jaio zenetik, oztopoak-oztopo aurrerapauso handiak eman dituen Bizkaiko Uribe Kosta eskualdeko irratia da. Lau frekuentzia ezberdin izan ditu 89.8, 94.0, 104.1 eta gaur eguneko 108.0 FM.
Irratia sortzen duten guztiek euren burua irrati abertzale, euskaldun eta ezkertiar moduan definitzen dute. Aldi berean, irrati libretzat dute euren burua, ezartzen dizkiguten inposaketa, arau eta ezarpenen kontra agertzen dituzten nahi eta ekimenen aldetik. Eskualde osora kalitatez hedatzeko helburuaz, herri irrati honek desobedientzia zibila bultzatzen du.
Koska Kultur Kolektiboa izatez internazionalista eta iraultzailea da eta Euskal Herrian, zein mundu zabalean, ahotsik ez duten jende eta kolektiboek beti izango dute tokia kolektiboan, haien borzgarailu bihurtuz.
Bestalde, Euskal Herriak bizi duen gatazkaren inguruan, Espainiar zein Frantses espetxeetan irrati hau sortzen eta bere alde lan egiten duten kide guztiak, presente ditu bere ekimen guztietan, Koska Irratiko partaide errepresaliatu bezala.
Koska Irratia-ren azken artikuluak: (1 Artik.)