Molotoff Irratia

Molotoff logo
Molotoff Irratia

Frekuentzia: 91.8 fm
Telefonoak: (0034) 943 556346
Eremua: Hernani, Astigarraga, Urnieta, Donostia, Lasarte eta Andoain.
E-Posta: molotoff@euskalnet.net
Web orria: www.molotoffirratia.com
Helbidea:
Sagastialde 16, behea. 20120 Hernani (Gipuzkoa)
edo baita: 139 posta kutxa, 20120 Hernani.

MOLOTOFF IRRATIA – HERNANIKO AHOTSA

ZER DA
Molotoff Irratia – Hernaniko Ahotsa irrati librea da. Irekia, parte hartzailea eta asanblearioa. Diru irabazirik bilatzen ez duena eta botere ekonomiko zein politikoetatik independentea.
Molotoff Irratia jendearen esku dagoen komunikazio tresna da eta herritarren eskubidea den adierazpen askatasuna bermatzen du.
Molotoff Irratia-Hernaniko Ahotsa kultur elkartea, elkarte legala da eta irrati tailer lanak betetzen ditu.

IBILBIDEA
Molotoff irratia- Hernaniko Ahotsak hogei urteko ibilbidea du eta Euskal Herriko irrati libre zaharrenetakoa da. Urte guzti hauetan Hernani zein inguruko herrietako talde, elkarte eta orotar herritarren boz-gailu izan da eta adin eta ezaugarri desberdinetako ehunka herritarren komunikazio tresnan bilakatu da. Jende horrek irratiaren mamia izan den programazio aberatsa osatu du (musika mota desberdinetako saioak, bertsolaritzari buruzkoak, mendi saioak, nazioarteko gaiak jorratzen dituztenak, antzerkia, euskara, presoak, olerkigintza, kirola, haurrei eskainitakoak…).
Irratiak 100 bazkide inguru ditu egindako lanaren babesle eta bultzatzaile direnak.
Molotoff Irratia - Programazioa


-ren azken artikuluak: (4 Artik.)