
Oiartzun Irratia
Frekuentzia: 107.0 FM
Telefonoak: (0034) 943-493711 / 696309487
Eremua: Oiartzun
E-Posta: oiartzunirratia@euskalerria.org
Web orria: www.oiartzunirratia.org
Badira 5 urte gure bailaran irrati euskaldun bat entzuten dugula: Oiartzun irratia. FM 107an aritzen den irrati honen eskaintza zabala da, goizero bost orduko magazina dago, astean behin musika saio bat, 2 kultura saio eta 3 gazte magazine. Ez da makala! Guztira: 8 orduko programazioa egunean eta 24 orduko emisioa. Informazio lokalak duen erakargarritasuna eta hutsunea aprobetxatuz, eta hau euskaraz eskainiz, Oiartzun irratiaren helburua euskararen normalizazioa da. Guztira 25en bat kidek parte hartzen dute proiektu honetan, saioak egiten 16 lagun eta beste 3 kide eta 6 talde kolaboratzaile gisa.
Oiartzun Irratiak publizitatea onartzen du eta berau da aurrekontuaren %30 hain zuzen soldatak ordaintzeko darabiltena; funtzionamendu gastuak, inbertsioak eta bestelakoak egiteko Oiartzungo Udalak laguntzen die. Izan ere mira zabaleko ekimenak aurrera eraman nahi dituzte: programazioa zabaldu, herriko talde gehiagok parte hartzea eta entzule gehiago lortu.
Helbidea: Ezteban Donea plaza 7
Oiartzun Irratia-ren azken artikuluak: (6 Artik.)