Txolarre Irratia

Txolarre Irratia

Frekuentzia: 107.5 FM / 101.2 FM(Tolosa)
Telefonoak: (0034) 943-698038
Eremua: Tolosaldea
E-Posta: txolarrefm@euskalnet.net
Web orria: http://213.195.77.68

Txolarre Irratia Tolosaldeko euskarazko irratia da. 2000. urteko abenduan abiatu zuen bere ibilbidea eta dagoeneko bost urteotan sendotu du bere bidea.

Tolosaldeko 30 herriotan zabaltzen ditu bere uhinak (107.5-101.2 fm) Txolarre Irratiak: Andoain, Aduna, Larraul, Asteasu, Zizurkil, Amasa-Villabona, Irura, Anoeta, Alkiza, Hernialde, Tolosa, Ibarra, Elduain, Berrobi, Berastegi, Belauntza, Leaburu-Txarama, Gaztelu, Altzo, Lizartza, Orexa, Amezketa, Abaltzisketa, Alegi, Ikaztegieta, Baliarrain, Orendain, Legorreta, Albiztur eta Bidani-Goiatz.

Eguneroko programazioaren ardatza, TOLOSALDEKO AHOTSA izeneko magazina da (astelehenetik ostiralera 11etatik 14etara zuzenean, arratsaldez errepikatuta 19etatik 21etara). Programazioa Arrosa Irrati Ekoizpen Zentroari esker eta gauetan, borondatez izaten diren musika saioei esker osatzen dugu. Horrekin batera, formaziorako eskaintzen ditugun saioak ere badira: astean zehar arratsaldez, Loatzo Musika Eskolako edota Anoetako Herri Ikastolako ikasleek hartzen dute hitza saio ezberdinetan. Bukatzeko, programazioaren beste ardatz garrantzitsua, HITZAK HEGAN magazina da: trebakuntzarako komunikazio arloan dabiltzan gazteek osatzen duten, hiru orduko magazina larunbatero (goizeko 10.30etatik 13etara, igandetan errepikatuta goizeko 11etatik 13etara).

Gaur egun, Txolarre Irratian, profesional berria dabil lanean baino datorren urterako asmoen artean, lan taldea zabaltzea dago. Horrekin batera, aurten irratiak bere web gunea jarriko du martxan eta bertatik emisioa zuzenean entzun ahal izango da. Geure baliabideak horretan xahutuko ditugu, baino ezinbestekoa izango da Tolosaldeko Udalek, irratiaren proiektuari egin beharreko ekarpena.


Txolarre Irratia-ren azken artikuluak: (11 Artik.)