Uhinak Irratia

uhinak

UHINAK IRRATIA

Frekuentzia: 96.5 FM
Telefonoak: (0034) 94 672 10 14
Eremua: Aiaraldea
E-Posta: erredakzioa@uhinak.net
web: www.uhinak.net

Nortzuk garen? Ez gaituzu ezagutzen ala? Bada Uhinak irratia gara, aiaraldeako herri irrati librea.Urte askotako ibilbide traketsaren ostean kalitatez eta ziurtsunez emisio berriei ekin dion herri proiektu komunikatiboa hain zuzen. Musutruk lan egiten dugun aiaratarrak gara, gizarte eraldaketan sinisten dugunak.Ta jauzia eman dugula diogu, ilusio eraberrituz gatozelako aiaraldeako uhinak astintera; estudio berri eta propioekin, irratsaio berriekin, eguneroko euskarazko albistegiekin eta… gure web orrialde jaio berriarekin. Ta bai, mundura eman dugu jauzia; on line ere entzun gaitzakezulako; Santurtzin, Pekinen edo Argentinan!

uhinak estudioak

1999. urtean jaio zen egitasmoa gaur egun errealitate ezin sendoagoan bilakatu dugu lan egitearen poderioz. Dozenaka buruhauste eta oztopo gaindituta, iadanik gure programazio propioz betetzen ditugu eguneko ordu gehienak; historia, musika, umorea… lantzen duten hamaika irratsaio eta aurtengo apostu nagusiena; amurrio, urduña, aiara, okondo, orozko, laudio, artziniega eta arrankudiagako albisteak bildu, landu eta euskaraz aireratzen dituen erredakzio egitura jarri bait dugu martxan; eguneroko albistegiak ditugularik goizean goiz eta gau partean; egunon aiaraldea irratsaioan eta gauerdiko balkoian hain zuzen. Orri hauetan topatuko duzu gure proiektua hobeto ezagutzeko aukera…
Sar zaitez lotsagabe eta ezagutu gaitzazu!


uhinak-ren azken artikuluak: (0 Artik.)