Zintzilik Irratia

Zintzilik Irratia

Frekuentzia: 100.0 FM
Telefonoak: (0034) 943-527407
Eremua: Oreretaldea
E-Posta: zintzilik@sindominio.net
web: www.zintzilik.net

 

 

Oreretako Zintzilik irrati librea 1984. urtean jarri zen martxan. Zintzilik irrati autogestionatua da, eta ostegunero 20:00etan egiten den asanbladaren bidez funtzionatzen du. FM 100enean emititzen du Oarsoaldeko bailaran eta 2004 urtean interneten emititzen hasi zen www.sindominio.net/zintzilik webgunearen bitartez. (Zuzenean bospasei ordu arratsalde-gau partean eta errepikapenak goizeko 09:00etatik aurrera eta asteburuetan)

Zintzilik Irratia irrati ireki eta partehartzailea da, bertan gizarte kapitalista eta errepresibo hau aldatzeko lanean ari diren pertsona eta taldeek lekua dutelarik. Irratiaren helburua irratia bezalako komunikabide batekin esperimentatzea eta komunikabide ofizialek isiltzen dituzten salaketa, lan eta proposamenei ahotsa ematea da.

Egun Herreria edo Perratokia bezala ezagutzen den egoitzatik emititzen dugu. Herreria 1985. urtean okupatu zen eta Orereta erdialdean irratiak zuen egoitzaren truke etxea hau konpon ziezaguten udalarekin gogor borrokatu behar izan genuen. Hori, 1995. urtean izan zen, baina egun arriskuan gaude, udalak irratiaren egoitzaren gainetik errepide bat egiteko asmoa baitu.

Zintzilik Irrati Librea.


Zintzilik Irratia-ren azken artikuluak: (15 Artik.)