Ast 13 urr 2009
Data: Urria 13th, 2009 Egilea: Txapa Irratia · Iruzkinik ez
Urriak 17 Larunbata gaueko 23:00etan Iñoren ero ni eta Erantzun taldeak gerturatuko zaizkigu Bergarako gaztetxera.

Iñoren ero ni Andoainen elkartzen garen 4 lagunez osaturiko taldea gara. Sortu esan dezakegu BAP! taldearen errautsetatik sortu ginela. Izan ere Drake, Okene eta Mikeli (hirurok BAP!en aritutakoak ginen) Borja (Purr) gehitu zitzaigunean hasi ginen inoren ero ni izaten Honela disko bat kaleratu genuen 2004ko urrian Metak diskoetxearekin, bira luzea egin genuen disko hau eskuartean genuela, Europako hainbat hiritan ere (Hamburgo, Paris, Zurich, Aachen, München, Toulouse). 2007an Drake nekatua zegoela esan zigun eta taldea utzi zuen. Aurretik Gronhölm diskoa izango dena (2008ko martxoan izango dugu prest) grabatu zuen eta baxu jotzaile berri baten bila hasi ginen Mariano Hurtado (El Hombre Burbuja, Lazy Lizard) andaluziarrarekin topo egin genuen arte. Egun bera dugu taldeko laugarrena.

Kaleratu berri duten Fosbury diska aurkeztera datoz.
Erantzun Abiadura, amorrua, zarata. HC oldarkorra eta azkarra egiten du Zarauzko laukote honek: fast-corea. Zaratazarautz kolektiboaren barnean daude Metralleta, Txixaparrazta eta Zulo taldeekin batera. Saltxi (ahotsa),Murray (baxua),Arri (bateria) eta Hodeik (gitarra) osatzen dute taldea

Aurrerapen gisara esan, Azaroak 21ean, Bizardunak taldea izango dugula bisitari Bergarako gaztetxian,antolatzen ari garen 25. urteurrenaren jaiaren barruan.
kontzertuak zuzenean entzuteko aukera Txapa irratian FM-ko 97.25ean eta internet bidez http://www.txapairratia.org/ webgunean.
Oharra:Erantzun taldearen Textuak Entzun.com webgunetik hartuta.
Atala: BERRIAK · Irrati albisteak
Ask 7 urr 2009
Data: Urria 7th, 2009 Egilea: Zintzilik Irratia · Iruzkinik ez


Entzun prentsaurrekoa
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Jaitsi prentsaurrekoa: mp3 / ogg
Prentsaurrekoan irakurritako testua:
Gaurkoan hemen bildu garenok, Zintzilik Irratia eta EMTEko kideok, badugu zer ospatu. Izan ere, Zintzilik Irratiak 25 urte beteko ditu aurtengo denboraldian, eta EMTE-k 18 urte… Beraz, URTE ASKUAN!!!
Zintzilik Irratiaren lehenengo emisioa 1984ko abenduan izan zen. Garai haietan irrati libreak zabaltzen hasi ziren Euskal Herrian, komunikabide ofizial nagusiek ixiltzen zutena zabaltzeko asmoarekin. Zentzu horretan, Zintzilik Irratia Oreretako kolektibo, elkarte, talde eta pertsona guztien ideak, iritziak, kritikak eta zuzenean eragiten dienaren inguruko proposamenak egiteko duten eskubidea eta beharraren aurrean sortzen da.
Tamalez, “komunikazioaren” (gezurren komunikazioaren) zentralizazioa eta monopolioa dutenak berdinak jarraitzen dute izaten, eta gaur egun pentsatze hutsa bera ere delitua bihurtu denean, trabak handitu besterik ez dituzte egin. Adierazpen askatasuna behin ete berriz ukatzen digute.
Halere, Zintzilik Irratiak bizirik darrai FM 100eko bandan, fresko eta gogoz kontrainformazioaren bozgorailua izaten jarraitzeko, sektore herrikoien, baztertuen, zapalduen eta erasotuen ahotsak zabaltzeko, barregiteko, maitatzeko, amesteko edo kontrolatzen gaituztenak iraintzeko, nahi izanez gero.
Balore kapitalistak muturreraino iritsi diren garai hauetan 25 urte autogestioan, parte hartzean eta asanbladan funtzionatzeak erakusten du bizitza antolatzeko bestelako modu batzuk posible direla, egi gehiago existitzen direla, eta batez ere, horretan sinistu eta jarraitzeko nahiak, gogoak eta jende asko badagoela.
Guzti hau ospatzeko, hurrengo larunbatean, urriak 10, jai herritar bat antolatu dugu. Irratiarekin modu ezberdinetan kolaboratu eta kolaboratzen duzuen guztiak zaudete gonbidatuta, zuek gabe, proiektu hau ez litzatekeelako egia izango, mila esker!
Egitaraua eta berri gehiago Zintzilik irratiaren 25. urtemugaren inguruan,
http://www.zintzilik.net/?cat=29
Atala: Audio Artxiboak · Irrati albisteak
Asl 5 urr 2009
Data: Urria 5th, 2009 Egilea: Zintzilik Irratia · Iruzkinik ez

Urriaren 10a aukeratu dugu Zintzilik Irrati eta Errenteriko Musika Taldeen Elkarteak (EMTE) gure urtemugak ospatzeko.
Zintzilik irrati libreak 25 urte beteko ditu aurtengo denboraldian, eta EMTEk 18 urte… eta hau ongi ospatu behar da!
Ehundaka herritar pasa dira Zintzilik eta EMTEtik urte hauetan, eta larunbateko jaia hasierako, betiko eta oraingo lagun guztiekin ospatu nahi dugu. Horrexegatik, urriaren 10erako jai herritar bat antolatu dugu, hona hemen egitaraua:
- Goizeko 10:30etan, irrati saio berezia Oreretako Zumarditik zuzen-zuzenean. Bertan Zintzilik irratia sortu zuten lagun, herriko elkarte eta kolektibo pila eta irratiko kolaboratzaile eta lagunak izango ditugu.
- Goizean zehar, Oreretako erdialdean kale animazioa: Zumardi, Herriko plaza, Alondiga, Xenpelar eta Biteri txiki kaleetako “tontodromoan” performantzeak, antzerkia, kale musikariak, bertsolariak, trikitilariak, serigrafia, azoka eta beste hamaika ekitaldi izango ditugu.
- Eguerdiko 14:00etan bazkari herrikoia Txintxarri elkartean. Sarrerak salgai Oñatiarra, Arkaitza eta Sindikato tabernetan (12 € langabetu eta ikasleek, eta 15 gainontzekoek)
- Bazkalostean Matxura Buruan show, Imanol Karballo kantautorea eta sorpresak.
- Arratsaldeko 18:30etan kontzertu erraldoia zumardiko karpan: 2 Daion, Soon Treess, T.Dinox, Toil, Frida Pipol, Boogie Van, Trigger Travis, Kontrako Eztarritik, Korumba (hauek denak EMTEko taldeak) eta Leize talde gonbidatuarekin. Kontzertua doan, noski! (eta zuzenean FM 100 eta www.zintzilik.net-etik)
Entzun abestia:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Jaitsi Zintzilik irratiaren abestia: ogg / mp3
Entzun kuña:
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.
Jaitsi U-10 kuña: ogg / mp3
Zintzilik irratiaren urtemuga dela eta urtean zehar ospakizun eta ektaldi gehiago egiteko asmoa badugu. Horiei buruzko informazio guztia helbide honetan biltzen joango gara:
http://www.zintzilik.net/?cat=29
Atala: Irrati albisteak · Irratiak · Soinu deiak
Asl 5 urr 2009
Data: Urria 5th, 2009 Egilea: Arrakala Irratija · Iruzkinik ez
ASTELEHENA
8.00 MUNDO COCEK – munduko musikak – Eguzki Irratia (Iruñea)
13.00 MATXURA BURUAN ETA IBILI MUNDUAN – umore sarkastikoa – Zintzilik Irratiya (Orereta)
21.00 10 MUNDU – teknologia euskaraz – Ttan Ttakun irratiya (Donostia)
MARTITZENA
8.00 CELOSAMENTE GORDEA – literatura – Hala Bedi Irratia (Vitoria-Gasteiz)
11.00 OIARTZUARREN BAITAN – ahozko ondarea – Arrakala eta Oiartzun irratiak
13.00 INSERT KOIN – umore nerabea – Uhinak Irratia (Aiara)
21.00 MAR DE FUEGUITOS – internazionalismua – Tas Tas Irratia (Bilbao)
22.00 KOLAX – magazine – Txapa Irratixa (Bergara)
EGUASTENA
8.00 AITTITTA RADUGA – saio atenporala – Arrakala Irratija (Lekeitio)
13.30 OIARTZUARREN BAITAN (errepikapena)
20.00 INSERT KOIN (errep.)
21.30 ADI – musika aktualitatea – Irulegi irratia (Baxenafarroa)
EGUENA
8.00 RADIOKULTURA – kultur podcasta – Lapurdi
8.05 BERBENIR – groove eta musika arrarua – Txapa Irratixa (Bergara)
13.00 SOUND SYSTEM – (Aritz DJ) musika beltza – Molotoff Irratiya (Hernani)
21.30 EUSKALERRIAREN YAKINTZA – Azkuen upin bildumia – Arrakala Irratija (Lekeitio)
22.00 HEGOALDEKO OSTATUA – (Morau) munduko musikak – Info7 Irratia (Urruña)
BARIJAKUA
8.00 HONDARREN LAPIKOA – asteko onena – Tas Tas Irratia (Bilbao)
13.00 ARGIZIRIN AITALDIA – Baztango berriek – Xorroxin Irratie (Elizondo)
15.00 AITTITTA RADUGA (errep.)
19.30 A DESALAMBRAR – internazionalismua – Hala Bedi Irratia (Vitoria-Gasteiz)
21.30 QUARK – zientzia kontuak – Elhuyar fundazioa (Podcast)
ZAPATUA
8.30 KATUK MORUN – (Jon Eskisabel) pop musikia – Info7 Irratia (Urruña)
9.30 AXA MIXA – umien saiua – Tas Tas Irratia (Bilbao)
11.00 GURE BAZTERRAK – Euskalherriak ezagutzen – Gure Irratia (Baiona)
12.00 ZAHARRAK BERRI – historia saioa – Hala Bedi Irratia (Vitoria-Gasteiz)
14.00 KOLAX (errep.)
15.00 SOUND SYSTEM (errep.)
16.00 BURDINOLA – heavy metala – Info7 Irratia (Urruña)
19.00 BAILARA EZKUTUA – musika gogorra – Info7 Irratia (Urruña)
21.30 IZARRAK ETA ILARGIA – antzinako musikea – Tas Tas Irratia (Bilbao)
22.30 10 MUNDU (errep.)
DOMEKIA
9.00 BERTXOKO – versolaris con grazia y zalero – Hala Bedi Irratia (Vitoria-Gasteiz)
10.00 GURE BAZTERRAK (errep.)
11.00 IL TRENO CINQUE – monografikoak – Eguzki Irratia (Iruñea)
13.00 MUNDO COCEK (errep.)
14.30 HAUNDIKEITTAN – bergara styled umoria – Txapa Irratixa (Bergara)
15.30 LIKOR KAFE – galegozko saiua – Zintzilik Irratiya (Orereta)
18.00 KALEKO MOBIDA – oi eta streetpunk – Info7 Irratia (Urruña)
20.00 MAR DE FUEGUITOS (errep.)
21.00 EUSKALERRIAREN YAKINTZA – Azkuen upin bildumia – Arrakala Irratija (Lekeitio)
21.30 GORA EUSKAL HERRIA – uruguayeko euskaldunak – CX36 Irratia (Montevideo)
22.00 BERBENIR (errep.)
Atala: Arrosa
Ast 29 ira 2009
Data: Iraila 29th, 2009 Egilea: Txapa Irratia · Iruzkinik ez
Txapa irratiak urtean zehar antolatzen dituen kontzertuen barnean,eta aurten 25.urteurrena ospatzen ari garela eta, 3 kontzertu antolatu ditugu.
Urriak 3 Larunbata gaueko 23:00etatik aurrera Capsula eta El desvan del macho taldeak izango ditugu bisitari Bergarako gaztetxian.
Capsula Rock alternatiboa eta elektronika batzen dituen taldea da. Argentinatik dator taldea, eta Bilbon lekututa dago aspalditik. Capsulak hainbat bira egin ditu Europan barrena: Londres, Berlin, Holanda, Frantzia, Belgika eta Irlanda. Hego Amerikan ere jo dute, hala nola Txilen eta Uruguayn.

Martín Ladrón de Guevara (gitarrak,ahotsa, programazioa, sanplerra ), Coni (baxua, ahotsa, sanplerrak,ikus-entzunezkoak)eta ignacio villarejo(bateria) osatzen dute taldea.
Auten kaleratu duten Rising mountain diskoa aurkeztera gerturatuko dira Bergarako gaztetxera.
El Desvan del macho Arrasateko talde “maldito” hau klasifikagaitza da. Taldearen alma mater J.G.Izkue 80ko hamarkadan kontrakorrontean Matrona Impudica, Jugos de Otros eta Cancer Moon taldeetan ibili zen buru-belarri. 90eko hamarkada hasieran, berriz, Stranglers-en gerizpean eta pop-rock ilun zein poesia maltzurrenak (L.M.Panero kasu) eraginda, El Desvän del Macho sortu zuen. Talde honek ez dauka parekorik, eta gai da pop-etik muturreko post-hardcorearen intentsitatera igarotzeko. Hitzek, berriz, poesia handia daukate, oso pertsonala.

Guadianaren pare, taldeak agertzen eta desagertzen dihardu; hortaz ez galdu berau ikusteko aukera badaezpada. Are gehiago, etapa honetan “Vida a partir del huevo” (Ale-hop records) izeneko hirugarren lana aurkezten dihardute. Euskal Herrian oso gutxik ezagutzen duten altxorra!
Urriak 17 Larunbata gaueko 23:00etan Iñoren ero ni eta Erantzun taldeak gerturatuko zaizkigu Bergarako gaztetxera.
Iñoren ero ni Andoainen elkartzen garen 4 lagunez osaturiko taldea gara. Sortu esan dezakegu BAP! taldearen errautsetatik sortu ginela. Izan ere Drake, Okene eta Mikeli (hirurok BAP!en aritutakoak ginen) Borja (Purr) gehitu zitzaigunean hasi ginen inoren ero ni izaten Honela disko bat kaleratu genuen 2004ko urrian Metak diskoetxearekin, bira luzea egin genuen disko hau eskuartean genuela, Europako hainbat hiritan ere (Hamburgo, Paris, Zurich, Aachen, München, Toulouse). 2007an Drake nekatua zegoela esan zigun eta taldea utzi zuen. Aurretik Gronhölm diskoa izango dena (2008ko martxoan izango dugu prest) grabatu zuen eta baxu jotzaile berri baten bila hasi ginen Mariano Hurtado (El Hombre Burbuja, Lazy Lizard) andaluziarrarekin topo egin genuen arte. Egun bera dugu taldeko laugarrena.

Kaleratu berri duten Fosbury diska aurkeztera datoz.
Erantzun Abiadura, amorrua, zarata. HC oldarkorra eta azkarra egiten du Zarauzko laukote honek: fast-corea. Zaratazarautz kolektiboaren barnean daude Metralleta, Txixaparrazta eta Zulo taldeekin batera. Saltxi (ahotsa),Murray (baxua),Arri (bateria) eta Hodeik (gitarra) osatzen dute taldea

Aurrerapen gisara esan, Azaroak 21ean, Bizardunak taldea izango dugula bisitari Bergarako gaztetxian,antolatzen ari garen 25. urteurrenaren jaiaren barruan.
kontzertuak zuzenean entzuteko aukera Txapa irratian FM-ko 97.25ean eta internet bidez http://www.txapairratia.org/ webgunean.
Oharra:Capsula eta Erantzun taldeen Textuak Entzun.com webgunetik hartuta.
Atala: BERRIAK · Irrati albisteak
Iga 20 ira 2009
Data: Iraila 20th, 2009 Egilea: Txapa Irratia · Iruzkinik ez
Txapa irratiak 25 urte betetzen ditu aurten eta hau ospatu beharra dagoela uste dugulako txapada ederra sartuko dizuegu ikasturte honetan. 25 urte hauetan milaka ahotsek elikatu dute Bergarako Irrati Librea, eta 25 urte eta gero ahotsa berrien gosez dabil oraindik. Beraz badakizue Irratia egiteko gogorik baduzue, zerbait esateko, nahi duzuen musika jartzeko edo komunikabide masiboetako zaborraei aurre egin nahi badiozue, Txapa Irratia da zeuen aukera.
Ikasturteko parrilla osatu eta irratsaio berriak aurkezteko Irailaren 27 izango da arratsaldeko 19:30etan Irratian bertan, Bergarako gaztetxean. Anima zaitezte eta egin zeuen irratsaioa.
Atala: Arrosa
Ast 8 ira 2009
Data: Iraila 8th, 2009 Egilea: Tastas Irratia · Iruzkinik ez
Irailaren 14an Kaleko Bentanie Tas-Tas Irratiko euskarazko magazina Bilboko irrati libre honen uhinetara itzuliko da. Bere 5. urtean magazin honek hasieratik izandako osagaiekin jarraituko du: aktualitatearen errepasoa, gizarte eragileei ahotsa eman eta gai ezberdinen inguruko atalak. Adibidez, 35mm atalean zinemaren ikuspuntu ezberdina plazaratzen dute magazin honetan, Jaxone Usandizaga irratiko kolaboratzailearen eskutik. Hitzen Bentanie literatura kritikoaren esparrua dugu, Marta Luxan-ek jorratua. Ikustezinak atalean garaileen Historiak desagertarazitako herriak, istorioak edo pertsonaiak azaltzen dituzte, Roberto Moreno irratiko kidearen eskutik.
Guzti honetaz gain, aurten Interneten dauden beste proiektu komunikatiboei magazinaren baitan lekua egitea erabaki dute. Eta astero, CubaInformacion , HerriKolore eta Apurtu proiektuei eskainitako atalak entzuteko aukera egongo da. Eta sexualitateari buruzko atal berria ere edukiko dute. Iaz bezala Kaleko Bentanie astelehenetik ostiralera 17etatik 18ak arte entzungai egongo da, Tas-Tas Irratiko uhinetan (FMko 97an)
Atala: Irratiak
Ost 16 uzt 2009
Data: Uztaila 16th, 2009 Egilea: Arrakala Irratija · Iruzkinik ez

Aittitta Raduga irratisaiuan asteroko emanaldixa bere lekuan dakazue, aste honetan ale baten faltan, bi:
Askotan esaten da Xiberuako Pastoralak dirala Europako antzerki
mediebalan azken arrastua. Ez da halan: gitxienez, beste bat dago
Alacanten. 1450tik hona dokumentauta dago, eta urtero Elxeko eliza
nagusixan antzezten da, Abuztuko jaixetan. Bere musika hipnotikua belaunaldiz belaunaldi transmitidu izan da, eta 100 pertsona inguruk parte hartzen dabe bertan, ume ta nagusi. Kantari ez profesionalak izan arren, bizitza osoko esperientzixiak mailla artistiko harrigarrixa erakusten dau.
Hunkittu zaittez Elxeko herrixakin batera Arrakala irratixan. Nahiz eta gure baliabidiekin kalidade oso onik ezin dogun lortu, uste dogu emanaldixak aperitibo modura balixo dabela, Mediterraneoko kultura nahaste interesgarrixa hobeto ezagutzeko gonbidapen legez.
Aittitta Raduga. Interneten edonoiz entzungai: http://bitakora.arrosasarea.org
Eta uhiñetan:
* Lekeitioko Arrakala Irratija 107.7 FM – Ewastena 8.00 eta Barijakua 15.00
* Eibarko Matrallako Irratixa 102.8 FM – Eguastena 21.00 eta Zapatua 19.00
* Bittorixako Hala Bedi Irratia (Lautada 107,4, Trebiño 107,7, Aiara 96,5, sakana 90,6 FM) – Astelehena 19.00
* Plamponako Eguzki Irratia (107,7 FM) – Martitzena 13.00 eta astelehena 01.30)
* Bilboko Tas-Tas Irratia (97,0 FM) – Eguastena 19.00
* Oreretako “La Sinchili” (100,0 FM) – Martitzena 18.00
* Urruñako Info7 (podcast) – Astelehena 21.00
Atala: Arrosa
Ask 1 uzt 2009
Data: Uztaila 1st, 2009 Egilea: Arrakala Irratija · Iruzkinik ez

Aste honetako irratsaiuan, Julius Caesarren emaztian inguruan gertatutakua ezagutuko dogu, hau da, zergaittik “Caesarren emaztiak ez dau nahikua zintzo izatiakin, gaiñera horren itxuria gorde bihar dau”. Bestalde, dan-danoi ardura deskuan ikerketa bat ezagutarazi dogu: ¿ze relaziño dake oheko estalkixak eta puzkarren usaiñan iraupenak? Musika arluan, Danba eta Jethro Tullek lagundu gaittue, eta alderatu doguzen bertsiñuak “Me gusta ser una zorra” eta “I wanna be your dog” izan dira, Vulpes eta Stoogesenak. Amaitzeko, Aquilino Martinez hondarrabiarrak etxeko emakumien papera kontatzen desku, arrantzale munduan.
Aittitta Raduga. Interneten edonoiz entzungai: http://bitakora.arrosasarea.org
Eta uhiñetan:
* Lekeitioko Arrakala Irratija 107.7 FM – Ewastena 8.00 eta Barijakua 15.00
* Eibarko Matrallako Irratixa 102.8 FM – Eguastena 21.00 eta Zapatua 19.00
* Bittorixako Hala Bedi Irratia (Lautada 107,4, Trebiño 107,7, Aiara 96,5, sakana 90,6 FM) – Astelehena 19.00
* Plamponako Eguzki Irratia (107,7 FM) – Martitzena 13.00 eta astelehena 01.30)
* Bilboko Tas-Tas Irratia (97,0 FM) – Eguastena 19.00
* Oreretako “La Sinchili” (100,0 FM) – Martitzena 18.00
* Urruñako Info7 (podcast) – Astelehena 21.00
Atala: Irrati albisteak
Asl 22 eka 2009
Data: Ekaina 22nd, 2009 Egilea: Tastas Irratia · Iruzkinik ez

Tas-Tas uneoro garatzen ari den irrati libre eta komunitarioa dugu. Gero eta norbanako eta eragile gehiago Tas-Tasen entzun eta parte hartzeko aukera egiten dutela uste dugu,irrati espektroan freskotasuna eta kolore aniztasunaren ekarpena egiten dugulako, irrati ofizialen pentsamendu bakarra eta zaharkituaren aurrean, boterearekiko gero eta menpekotasun gehiago daukaten irratiek alegia.
Gaur egun Tas-Tas Irratiaren baitan 90 lagunek parte hartzen dute era boluntarioan proiektu honek aurrera egin dezan eta ahalik eta jende gehien hel dadin, gizarte aldaketa eta herri mugimenduaren aldarrikapenak sustatuz. 90 lagun hauetaz gain, gaur egun laguntzaileak direnak eta Zaratas konpartsan parte hartzen dutenek kontutan hartu beharra dago.
Baina bere atzean alderdi politikoek eta talde mediatiko handiek ez dituen edozein proiektu bezala, jendearen bultzada behar dugu aurrera egiteko. Uste dugu hobetzen ari garela bai emisio kalidadearen aldetik baita eskaintzen ditugun edukietan ere, eta aurrera jarraitzeko zure laguntza ekonomikoa behar dugu jende gehiagorengana iristeko eta benetako irrati herrikoia lortzeko.
Orain, Tas-Tas Irratitik “Dzanga egin uhinetan!” kanpaina abian jartzen dugu. Kanpaina honek bi helburu nagusi ditu. Alde batetik, gaur egun dauzkagun laguntzaileen kopurua areagotzea (150) proiektuaren egonkortasuna eta independentzia ekonomikoa bermatu ahal izateko; bestaldetik, kalean eta beste aldizkarietan gure proiektua ikusgai bilakatu nahi dugu, proiektua gure jendearen artean iragartzeko.
[Irakurri gehiago →]
Atala: Arrosa · Irratiak