E.H.tik osterada egin dugu, ostera da ospera….

→ Iruzkinik ezAtala: Bertxoko

Aste honetako saioan Mutürbeltz taldea izango da protagonista. Bere “Amildegia Maite” lan berria entzuteaz gain Mikel abeslariaren aurreko taldea, Sextysexers, eta Iñigo gitarrajolearen aurreko taldea, The Hot Dogs!, ere entzungo ditugu. Hauekin guztiekin lotuta AC/DCk eskainiko digu aste honetako kantu originala, “Powerage” (Atlantic Records, 1978) lanean agertu zen “What’s Next To The Moon”. The Dt’s estatubatuarren moldaketa ere entzungo dugu.

→ Iruzkinik ezAtala: Stand Bai

Gure azkenaldiko hutsegiteak hasierako programak berrentzuteko aukera polita izaten dira. Honetan gure irratsaioari izena ematen dion abestiaren letra (manifestua!) musikatua ta hamaika bat abesti bitxi zein berezi gehio egin genuen hirugarren saio honetan… Astindu arimak hoiek ta aldakak bakarrik mugituko dira… Askatu G-erriak, askatzeko H-erriak!

1) Cymande – The message 2) B.A.P. – Zuria beltzez + Gil Scott-Heron – The revolution will not be televised 3) Howlin’ Wolf – Spoonful 4) Bo Diddley – Another sugar daddy 5) Loonie Brooks – Mr Hot Shot 6) Wilson Pickett – Born to be wild 7) Dyke & the Blazers – Let a woman be a woman, let a man be a man 8)- Spanky Wilson – You 9) Etta James – You got it 10) Gonzalez – Saoco 11) Ethiopians – Train to skaville 12) The Slickers – Johnny too bad 13) Capleton – That day will come 14) Toots & the Maytals – Louie Louie 15) Public Enemy – Gotta do what I gotta do + letraren zati baten itzulpena 16) The Specials – You’re wondering now (what to do? now you know, this is the end…)

→ Iruzkinik ezAtala: Zuria Beltzez

Eusko Jaurlatxirlako paktua mantentzen zuen amodio itorioa amaitu da!
Atsekabea ahazteko, Basque Kotxilonari Center-en eskutik, “MURGALARI soinu banda oso orijinala” dokumentala aurkeztuko dizuegu, besteak beste…

- Rajoyren neskatoaren ostean, badator Marranoren burutaen berria: Tupperrajoy.
- Irungo Ogasunean… DESFALKON CREST kulebroia.
- Poliziari deitzen diezuenan, mesedez adeitsuak izan zaitezte. Hona hemen egin behar ez denaren adibide batzuk.
- Gure atal nostaljikoena: LEHEN eta ORAIN.

MAKARRAOKE: Durango aldetik, IURRETAKO INSOLBENTEAK. A-8a “Ez Dut Ordaintzen (No Vull Pagá)” abestiyeaahh.

→ Iruzkinik ezAtala: Matxura munduan eta ibili munduan

→ Iruzkinik ezAtala: Bertsoinka

→ Iruzkinik ezAtala: Bertsoinka

1) Hertzainak – Hertzainak 2) Hertzainak – Ta zer ez da berdin 3) Potato – La Clase Obrera 4) Byron Lee & The Dragonaires – Jamaican Ska 5) Byron Lee & The Dragonaires – Sammy Dead 6)  The Maytals – Monkey Man 7)  The Selecter – Every Day 8) The Specials – Doesn’t Make It Alright  9) Ska Cubano – Chango 10) Hertzainak – Yankee Go Home 11) Laura Gibson – Skin, Warming Skin 12) James Taylor – Never Die Young  13) Jorge Fernado & Fabia Rebordao – Vida

→ Iruzkinik ezAtala: Erro Ta Berri

Proiektu benetan interesgarria ezagutu dugu aste honetan Gasteizen, Bi Batean disketxearen eskutik eta El Abuelo taberna rockeroaren 4. urteurrena aitzakia bezala hartuta, Gasteiz Dirt Capital diskoa kaleratu dute Gasteizko 6 taldek; Los Nitxos, Sumision City Blues, Turboneskak, Los Cainibales, Los Fontane eta Azken Ordua dira talde horiek hain zuzen ere eta binilo formatuan bi abesti sartu ditu bakoitzak.

Guk Pela, Sumision City Blues taldeko abeslaria izan dugu elkarrizketatua. Proiektu hau eta beraien disko berria El Odio, La Demacración y La Ternura Humana izan ditugu hizpide.

→ Iruzkinik ezAtala: Hiru Kortxea

Jo du eguzkiak geroztik. Eta denbora ere joan da. Denborak, joaten denean, oroimena uzten digu, kontsolagarri. Horrela sortzen dira denbora-zatiz osatuta daudelako itxura ematen duten zera horiek: oroitzapenak.

Oroitzapenak gure zaindari dira, gure guarda. Lagun izateko balio dezakete, konpainia egiteko, edo baita ataka estu batetik ateratzeko ere. Gidari bezala jardun dezakete, edo engainatu egin gaitzakete. Oroitzapenak ez dira soka bat: soka zatiak dira. Hautsitako hari zatiak.

Hona hemen, leku eta denbora koordenada zehatzez, Beñat Sarasolaren hari zati batzuk. Bera zaintzen duten soka-txatal hautsiak. Gaur, Celosamente gordean, Beñat Sarasola dugu guarda.

→ Iruzkinik ezAtala: Celosamente Gordea

Gaur Irune Lasa kazetaria elkarrizketatu dugu Alan Turing matematikariari buruz hitz egiteko. Alan Turing-ek  ordenagailuen sorrera izan zen teoria plazaratu zuen eta inteligentzia artifizialari buruz ere lehen teoriak eman zituen. Hala ere batez ere ezaguna da bigarren mundu gerran Alemaniarren Enigma zifratze makina famatua deskodetu zuelako. Bere ibilbide oparotsua Britainia Handiko gobernuaren erabaki batek moztu zuen.

Klasikoak Gaur atalean Hedoi Etxartek eta Jabi Fernandez-ek Lenin-i buruz hitz egin digute. Leninek literatura eta kulturaz zuen iritziaz aritu dira. Pertsonaia historiko honen alderdi ez hain ezaguna.

Bukatzeko historiak eta arteak sortutako albiste kuriosoak aipatu ditugu.

→ Iruzkinik ezAtala: Zaharrak Berri